El Suceso
| El Suceso | |
|---|---|
Zezenplaza eta eliza | |
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Karrantza |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 43°14′40″N 3°18′42″W / 43.24444°N 3.31167°W |
| Demografia | |
| Biztanleria | 60 (2023) |
El Suceso[1] Karrantza udalerriko (Bizkaia) ekialdeko auzo bat da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Las Torcachas baserrigunea hegoaldean, Manzaneda de Biañez hego-mendebaldean, Herboso auzoa ipar-mendebaldean, Armañon mendia (854 m) iparraldean, Los Joyos baserrigunea (Kantabria) ipar-ekialdean eta Villaverde Turtziozeko (Kantabria) udalerria ekialdean mugakide ditu.
Auzoa Kantabriarekin lotuta dago La Escrita (434 m) mendatearekin.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| El Sucesoko biztanleria |
|---|
![]() |
Santutegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1670 inguruan Gertaera Oneko Andra Mariaren santutegia eraiki zuten, erretaula barrokoa duena. Horren erdian, ama birjinaren egurrezko irudia dago mende horretakoa. Eliza auzoaren erdigunean dago kokatuta, inguruko etxe eta zezen-plazaren ondoan. Haratago, parke bat eta neurri handietako birjinaren irudia dago, haran osotik ikusgai dagoena. 8 m-ko altuera duen birjin hori Joaquín Lucarini eskultore arabarrak egin zuen 1953an.
1926an herriko zaindari izendatu zuten.
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irailaren 18an El Sucesoko Ama Birjinaren omenezko jaiak ospatzen dituzte auzoan, haran osoko jai nagusiak direnak. Bertan, erromeria eta zezenplazan ekitaldiak egiten dituzte.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Karrantzako auzoak | ||
|---|---|---|
|
Ahedo • Aldeacueva • Ambasaguas • Bernales • Biáñez • Callejo • Cerca • Concha • El Suceso • Herboso • La Calera del Prado • Lanzas Agudas • Manzaneda de Biañez • Matienzo • Molinar • Pando • Paules • Presa • Ranero • Rioseco • San Ciprian • San Esteban • Sangrices • Santecilla • Sierra • Soscaño | ||

