El caserío

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
El caserío
Jesus Guridi-(r)en zarzuela
El caserío 1 1927.jpg
Jatorrizko izena El caserío
Itzulitako izena Baserria
Libretista F. Romero eta G. Fernández-Shaw
Hizkuntza Gaztelania
Estreinaldia 1926ko azaroaren 11
Zarzuelako Antzokia, Madril

El Caserío Jesus Guridiren hiru aktoko zarzuela kostunbrista da. Aipatzekoa da El Caserío eres-antzerkiaren lehen emanaldi aipagarria Madrilgo Zarzuelako Antzokian, 1926ko azaroaren 11n. Zein publikoaren hain kritikaren onartzea nabarmena izan zen. Kritiken aipamenak orrialde ugari beteko zizkigun. Shanti zaharra Sasibil baserriarekin lotzen zuten sustrai kutunak ikus-entzule guztien erraiak dardaraka jarri zituzten; bestalde, baserri-mina kolore berriz indartzen zuen atzerritik etorritako Harrigorriko Txikito txoriburuaren eta Sasibilgo Anamari zintzoaren arteko maitasun garbiak, areago mugitu zituen bihotzak. Euskal Herrian batik bat, Gasteizen 1927ko urtarrilaren 15an egin zen estreinaldian hain zuzen, arrakasta ez zen izan deskribatzekoa.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia Tesitura Estreinaren antzezle-zerrenda
1926-1-28
(zuzendaria: Emilio Acevedo)[1]
Anamari soprano Felisa Herrero
Eustasia, tabernaria soprano Ramona Galindo
Inocencia, Eustasiaren alaba soprano Flora Pereira
Shanti baritono José Luis Lloret
José Miguel tenor Cayetano Peñalver
Txomin tenor Antonio Palacios
Manu, tabernaria baritono Ángel de León
Don Leoncio, apaiza Sr. Carrasco
Mingorrieta pilotaria V. Guillot
Lecanta II.a pilotaria Sr. Munain
Eibarrés IV.a pilotaria Sr. Pérez

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: El caserío