El hoyo

Wikipedia, Entziklopedia askea
El hoyo
Jatorria
Argitaratze-data2019
IzenburuaEl hoyo
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikziozko filma, thrillerra, fantasia filma eta beldurrezko zinema
Iraupena94 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Galder Gaztelu-Urrutia
Gidoigilea(k)David Desola (en) Itzuli
[[Kategoria:David Desola (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Emilio Buale
Zorion Egileor
Alexandra Masangkay (en) Itzuli
Antonia San Juan
Ivan Massagué


[[Kategoria:Alexandra Masangkay (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

Bestelako lanak
MusikagileaAránzazu Calleja
Argazki-zuzendariaJon D. Domínguez
Langileak[[Iñaki Madariaga (en) ]]
Historia
Jasotako sariak

IMDB: tt8228288 Filmaffinity: 427424 Allocine: 258016 Rottentomatoes: m/the_platform Metacritic: movie/the-platform Netlix: 81128579Edit the value on Wikidata

El hoyo 2019ko Galder Gaztelu-Urrutia bilbotar zinema zuzendariaren zientzia fikziozko satira film bat da. Iván Massagué, Antonia San Juan, Zorion Egileor, Emilio Buale Coka eta Alexandra Masangkay aktoreek antzeztu zuten.

2019ko Torontoko Zinemaldian estreinatu zen, eta Midnight Madness saileko Ikusleen saria eskuratu zuen.[1]

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

El hoyo gizarte parabola bat da: jende talde bat egitura bertikal batean gatibu dago, erdian zulo bat dago eta hutsune horretatik janaria eskaintzen duen hormigoizko plataforma bat jaisten da egunero.[2]

Horman 48 zenbakia duen hormigoizko gelaxka batean esnatu da Goreng protagonista. Han bere gelakidea, Trimagasi, ezagutu du, bi gizonek gelaxka konpartitzen dute. Espetxeak nola funtzionatzen duen azalduko dio Trimagasik: elikagaiak goiko aldetik jaisten den plataforma baten bidez banatzen dira, solairu bakoitzean aldi mugatu batez geratzen dela. Maila baxuenetan daudenek goiko zatikoek uzten dietena baino ezin dute jan, eta ezin dute elikagairik pilatu (gelaxka izugarri berotu edo hozten da janaria mantentzen bada). Hilero pertsonak mailaz aldatzen dituzte, mailak ausaz esleitzen direla. Egoiliar bakoitzari artikulu bat ekartzen uzten zaio, Gorengek On Kixoteren kopia bat aukeratu zuen, eta Trimagasik autozorrozten den laban bat.

Goreng boluntario gisa sartu zen "Autogestio bertikaleko zentroan" sei hilabete igarotzeko diploma baten truke, eta Trimagasi urtebeteko kondena betetzen ari da nahi gabe hiltzeagatik.

Egun batean, Miharu izeneko emakume odoleztatu bat eligaietako plataforman jaisten dela ikusten dute. Trimagasik azaltzen du alabaren bila jaisten dela emakumea hilero. Gorengek beheko mailako bi pertsonek eraso egin diotela ikusten du, eta jauzi egin nahi du laguntzeko, baina neskak bi gizonezkoak hiltzen ditu eta plataformatik jaisten jarraitu du.

Hurrengo hilabetean, Goreng ohean lotuta esnatzen da, mugitu ezinean. 171. maila esleitu diete, eta plataforma iritsiko denean hutsik egongo dela suposa daiteke. Trimagasik azaldu dio Goreng-i haragi-zerrenda txikiak moztu nahi dizkiola, beti ere zauriak ondo garbitu eta sendatuko dizkiola, biek ala biek hilabetez bizirik jarraitu ahal izateko. Zortzigarren egunean, Goreng-en hanka mozten hasten da Trimagasi, baina Miharuk eraso egiten dio plataformatik jaisten denean. Goreng askatu eta Trimagasi hilgo du. Miharuk Trimagasiren haragi apur bat mozten du, Goreng elikatzen du eta jarraitu baino pixka bat lehenago berak ere jaten du.

Hurrengo hilabetean, 33. mailan esnatu da Goreng. Bere gelakide berria emakumea da eta Imoguiri izena du, berarekin ekarri zuen bakarra bere txakurra izan zen. Goreng konturatu da emakume hori dela kartzelan sartzeko elkarrizketa egin zion funtzionarioa. Imoguirik bere borondatez erabaki zuen kartzelan sartzea, minbizi terminala diagnostikatu ziotenean, eta presoak egoera txarrean zeudela konpontzea espero du. Imoguiri jatekoa arrazionalizatzen saiatzen da, eta behekoak ere konbentzitzen saiatu da, baina ez diote kasurik egin, Gorengek jakietan kaka egiteko mehatxua egin arte.

Miharu plataformatik jaisten da berriro, baina zauri larriak dituela dirudi, goiko mailetan borrokatzeagatik. Goreng-ek eta Imoguiri-k plataformatik atera eta zauriak sendatzen dizkiote. Miharu alabaren bila dabilela azantzen dio Gorengek Imoguiri, baina Imoguirik ezinezkoa dela dio, 16 urte baino gutxiago dituen inor ezin dela instalazioetan sartu, eta Miharu bakarrik sartu zela.

Goreng esnatzen denean Miharu eta Imoguiri aurrez aurre ikusi ditu, Miharuk Imoguiriren txakurra jan baitu. Goreng hurrengo hilabetean 202. mailan esnatu, eta konturatu da Imoguiri bere burua urkatu egin duela. Gorengek haren haragia jaten du bizirik irauteko, eta haluzinazioak izaten ditu Imoguiri eta Trimagasi-rekin. Hurrengo hilabetean 6. mailan esnatzen da gero. Bere gelakide berria, Baharat, goiko mailara igotzen saiatzen da, goiko mutilen laguntzarekin, putzura ekarri zuen soka bat erabiliz. Bertan bizi den bikoteak lagundu egiten dio hasieran, baina gero aurpegian egiten dio kaka eta beherantz bultzatzen du. 250 maila inguru daudela ikusita, Gorengek plan bat prestatzen du plataforman behera egiteko, janaria arrazionalizatzeko plana denek parteka dezaten, eta Baharat konbentzitzen du berarekin joateko.

Behera egin ahala, janari zati batzuk baino ez dizkiete ematen presoei, eta ados ez daudenei eraso egiten diete. Jaistean, Miharurekin topo egin dute beste bi bizilagunen aurka borrokan, eta hari laguntzen saiatu dira. Baina Miharu hil egiten dute eta borrokan lau gizonok zauri latzak jasotzen dituzte. Goreng eta Baharat jaisten jarraitzen dira, Espero ezina zena gertatzen da, 250. mailatik igaro ondoren, 333. mailara ere iristen dira. Hor gelditz da plataforma. Goreng ohartu da neska bat dagoela gelaxkako ohearen azpian ezkutatuta, eta Miharuren alaba dela uste du. Plataformatik jaisten da, eta Baharat ere jaisten da, zalantzaz baina jarraitzen dio, plataforma hutsik beherantz joan dadin. Baharaten erresistentzia handia izan arren, inork jan ez dezan bere horretan gordeta zuten panna cotta fin bat jaten eman diote neskatxari. Beren asmoa zera zen, plataforma azalera itzuliko zenean panna cotta fin horrekin heltzea, horrela goiko aldeko administratzaileentzako "mezu" gisa erabili nahi zuten.

Hurrengo egunean baina, Gorengek Baharat hilda aurkitzen du, aurreko borrokan jasandako zauri hilgarrien ondorioz. Orduan neskatoarekin igotzen da plataformara. Putzuaren hondora jaisten dira, eta han Trimagasi ikusten du berriro. Gorengek Trimagasiri esaten dio haurrarekin igo behar duela, neskatoa baita "mezua", eta Trimagasik erantzuten dio mezuak ez duela eramailerik behar. Goreng plataformatik jaitsi eta Trimagasirekin urruntzen da. Biak biratu egiten dira haurra plataforman gorantz nola igotzen den ikusteko.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.