El viaje infinito de Sancho Panza

Wikipedia, Entziklopedia askea
El viaje infinito de Sancho Panza
Jatorria
Egilea(k)Alfonso Sastre
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania

El viaje infinito de Sancho Panza(euskaraz: «Santxo Panzaren bidaia amaigabea») Alfonso Sastre idazleak 1984an idatzi zuen antzezlana da. Estreinaldia 1992an egin zen, Donostian; ondoren 1992ko Sevillako nazioarteko erakusketan taularatu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miguel de Cervantesen obraren berrikuspena egin zuen Sastrek, On Kixote eta Sancho Panzaren paperak alderantzikatuz: oraingoan lehenengoak ez du nahi bigarrenaren bulkadak jarraitzea Mantxan zehar ibiltzeko, entuertuak deseginez, boteretsuen aurka eginez. Hau guztia Sanchoren ikuspuntutik ezagutuko da era oso bitxiaz: Santxok, On Kixote hil eta ezkutariak bere buruaz beste egiten saiatu ondoren, psikologoarengana doa eta azalduko du guztia.

Kritiko espainiar batzuek, esaterako Aurora Intxaustik ETA erakundearekin lotu izan nahi zuten lana.[1]

Estreinaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estreinaldia 1992an egin zen, Donostian; ondoren 1992ko Sevillako nazioarteko erakusketan taularatu zen, Espainiako Antzerki Garaikidearen zikloan. Zuzendaria Gustavo Pérez Puig izan zen. Aktore nagusiak Pedro Ruiz (Sancho), Joan Llaneras (Kixote), Felipe Jiménez, Paco Camoiras eta Carlos Bofill ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]