Eladia Balerdi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eladia Balerdi
Bizitza
JaiotzaIrura1942ko otsailaren 4a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1997ko azaroaren 7a (55 urte)
Familia
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Izengoitia(k)Irura IV
Erraketistak

Eladia Balerdi Urrestarazu (Larriturri baserria, Irura, Gipuzkoa, 1942eko otsailaren 4a -1997ko azaroaren 7a) erraketista profesionala izan zen. Irura IV izengoitiaz jokatu zuen, aurrelari postuan, Madrilgo frontoian.[1]

Biografia[aldatu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraketista ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1961tik Eladia Balerdik Madrilgo Madrid frontoian jokatu zuen bere ibilbidean zehar. Haren ahizpa Belén eta Garbiñe ere erreketistak izan ziren, baita lehengusina Eladia Altuna ere.

Erraketisten historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraketisten historia, orain arte nahiko isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso. Hego Euskal Herriko 47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta. Zenbaki garrantzitsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino.

Erraketistak garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin eta mundu guztian zehar maila profesionalean pilotan aritu zirenak 1917 eta 1980 artean. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte. Azken urteotan aldiz, hainbat erakusketa eta omenaldi ari dira antolatzen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Eladia Balerdi Urrestarazu Irura IV | Raketistak» datubasea.raketistak.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-10).
  2. Garmendia, Lander Muñagorri. «Ahaztutako erraketistak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]