Elaine N. Aron
Elaine N. Aron | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Elaine Nancy Spaulding |
Jaiotza | Kalifornia, 1944 (79/80 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Arthur Aron (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn York Unibertsitatea Arte-masterra : Psikologia kliniko Pacifica Graduate Institute (en) Doktoretza : depth psychology (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikologoa eta saiakeragilea |
Kidetza | Phi Beta Kappa Elkartea |
Elaine N. Aron (1944ko azaroaren 1a) psikologian doktorea eta ikertzailea da. Zentzumenen prozesamenduaren sentsibilitateari buruzko hainbat lan idatzi ditu, eta zenbait artikulu argitaratu ditu, herentzian jasotako izaera eta pertsonen arteko harremanei buruzkoak.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elaine Nancy Spaulding psikologian lizentziatu zen Kaliforniako Unibertsitatean (Berkeley), ondoren psikologia klinikoko masterra egin zuen Torontoko York Unibertsitatean eta Pacifica Graduate Institute-n doktoratu zen. San Frantziskoko C. G. Jung institutuan sartu zen.[1]
1991n, sentikortasuna definitu zuen zentzumenen prozesamenduan, eta Highly Sensitive Person terminoa sortu zuen, 'Pertsona Oso Sentikor' gaztelaniara itzulia.
Lanbide jarduera eta bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aronek psikoterapiako praktika du Mill Valleyn (Kalifornia).[2]
Aron psikologia-irakaslearekin, Arthur Aronekin, ezkonduta dago. Harekin lankidetzan ari da haurren inguruneak MSFekin duen elkarreraginari buruzko ikerketetan, helduen funtzionamendua aurreikusteko.[3] Ia 50 urteko maitasun-azterketan, 36 galderako zerrenda egin zuen bikoteak, ehunka azterketatan erabili zutenetik, laborategiko ingurune batean gertutasuna sortzeko, arrotzen arteko hesiak hausteko eta polizia-agenteen eta komunitateko kideen arteko ulermena hobetzeko.[4]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sentikortasunaren Dohaina.Sentikortasun handiko pertsona (Obelisco, 2006) (Jatorrizko bertsioa: The highly Sensitive Person (1996).
- Oso sentikorra den pertsonarentzako lan-eskuliburua (Ed.Obelisco, 2019) (Jatorrizko bertsioa: The highly sensitive person's workbook izenburu osoa da, eta gaztelaniara itzulita dago.
- Sentiberatasunaren dohaina maitasunean (Obelisco, 2017) (Jatorrizko bertsioa: The highly Sensitive Person in love (1996)
- Haurtzaroko sentikortasun handiaren dohaina (Ed Obelisco, 2017) (Jatorrizko bertsioa: The Highly Sensitive Child (2002)
- The undervalued Self (LITTLE BROWN & CO, 2010).
- Psychotherapy and the highly sensitive person (Routledge, 2010).
- The highly sensitive parent (CITADEL PR, 2020).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b WebMD, Elaine N. Aron, PhD
- ↑ «About Dr. Elaine Aron – The Highly Sensitive Person» hsperson.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
- ↑ «Art» www.psychology.stonybrook.edu (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
- ↑ (Ingelesez) Anwar, Yasmin; Relations|, Media. (-001-11-30T00:00:00+00:00). «Creating love in the lab: The 36 questions that spark intimacy» Berkeley News (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).