Elba-Lübeck Kanala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Elba-Lübeck Kanala
A20-Elbe-Lübeck-Kanal.JPG
Datu orokorrak
Garaiera 6 m
Luzera 61,55 km
Geografia
Koordenatuak 53° 33′ 00″ N, 10° 40′ 53″ E / 53.55°N,10.681388888889°E / 53.55; 10.681388888889Koordenatuak: 53° 33′ 00″ N, 10° 40′ 53″ E / 53.55°N,10.681388888889°E / 53.55; 10.681388888889
Honen parte da national waterways in Germany Itzuli
Herrialdea Alemania
Lurraldea Schleswig-Holstein
Hidrografia
Ur-emaileak
Iturburua Elba
Bokalea Trave
Mendizaletasuna
Lehen igoera $1 $2

Elba-Lübeck kanala (alemanez: Elbe-Lübeck-Kanal) (Elba-Trave Kanala bezala ere ezagutzen dena) ubide artifizial bat da, Schleswig-Holstein estatu alemaniarrean dagoena. Elba eta Trave ibaiak lotzen ditu Elbatik Baltiar Itsasorako sarbide bat delarik. 67 kilometeroko luzera du. Iparralderen dagoen udalerria Lübeck da. Hegoalderenekoa, berriz, Lauenburg. Kanal honen ertzean dagoen beste herri bat Mölln da.

Kanal honen aurrekaria Stecknitz Kanala izan zen, 1390 eta 1398 urte bitartean eraikia izan zena, Europako kanal artifizialik zaharrenetariko bat delarik. Kanal honek, Stecknitz (Trave ibaiaren ibaiadarra) eta Delvenau (Elbaren ibaiadarra) ibai txikiak lotzen zituen. Gatzaren ibilbide zaharreko zati zen. Stecknitz kanalak, 85 metroko sakonera zuen, 7,50 metroko zabalera eta 94 kilometroko luzera. Kanalak 17 zurezko esklusa zituen, horietatik Palmschleuse izena duena, Lauenburgen, oraindik existitzen delarik.

1900. urtean, kanal zaharra Elba-Lübeck kanal berriagatik ordeztu zen. Zati batean, kanal berriak, zaharraren bidea jarraitzen du. Kanal berria, orokorrean zuzena da, horren ondorioz, Lauenburg eta Lübeck arteko distantzia, 94 kilometrotik 67ra murrizten da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elba-Lübeck Kanala Aldatu lotura Wikidatan