Elbrus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elbrus
Mt. Elbrus in Russia.jpg
Datu orokorrak
Garaiera5.642 m
Prominentzia4.741 m
Geografia
Carte topographique Elbrouz.svg
Koordenatuak43°20′45″N 42°26′55″E
Honen parte daZazpi Gailurrak
Volcanic Seven Summits (en) Itzuli
MendikateaKaukaso Handia
Bokovoy Range, Caucasus (en) Itzuli
Estatu burujabe Errusia
Errusiako errepublikak Kabardino-Balkaria
Municipal districtElbrussky District
Mendizaletasuna
Lehen igoera1829ko uztailaren 22an Killar Khashirov.
Ohiko bideaOhiko igoera Iparraldetik (Terksol-Barrels-Mendebaldeko tontorra)
Geologia
Material nagusiaRiolita
Toba
Granito
Gneiss
schistose rock (en) Itzuli

Elbrus[1] (osetieraz: Эльбру́с; errusieraz: Эльбру́с) (5.642 m) Europa osoko mendirik altuena da, Errusian eta Georgiako mugatik gertu dagoena, Kaukasoko mendikatearen mendebaldean kokaturik.

Mendebaldeko Europako edo Europar Batasuneko tontorrik altuena, ordea, Mont Blanc da (4.808 m).

Elbursera igo zen lehen pertsona Killar Khashirov izan zen 1829 urtean. 1932 urtean, 4.200 metrotara egurrezko aterpe bat eraiki zuten, Priut 11 izenekoa, ordutik bertatik Elburseko historia alpinistikoa igaro da. 1942an, Alemaniar soldadu faxistek Elbruseko gaina zapaldu zuten, Hitlerrek europako tontorra zapaltzeko zuen ametsa gauztuz, baina urte bat beranduago Sobietar Batasunaren menpe geratu zen berriz mendia, Priuteko guduaren ostean. Sobietar Batasuneko kirolariek altuerako prestakuntza eta entrenamenduak egiteko urtetan erabili zuten Priut. 1998 urtean, sute batek aterpea deuseztu zuen, ordutik Barrels da aterpe nagusia. Elbruseko igoera Terksol herrian hasten da, Baksan bailaran (Kabardino-Balkaria), eta 3700 metrotaraino teleaulkian igo daiteke. Bertan dago egungo Elbruseko aterpe nagusia, Barrels, metalezko kupela erraildoiakematen duten kabinaz osatutako aterpea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]