Elburz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elburz mendiak» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Elburz
Aerial View of Tehran 26.11.2008 04-35-03.JPG
Gailurra
Prominentzia Damavand, 5.610 m.
Koordenatuak 36° 04′ 33″ N, 51° 47′ 46″ E / 36.075833°N,51.796111°E / 36.075833; 51.796111Koordenatuak: 36° 04′ 33″ N, 51° 47′ 46″ E / 36.075833°N,51.796111°E / 36.075833; 51.796111
Geografia
Elburz hemen kokatua: Iran
Elburz
Elburz
Elburz (Iran)

Elburz[1] (persieraz: البرز) Iran iparraldeko mendilerroa da, Armeniako mugatik Kaspiar Itsasoraino hedatzen dena, eta Turkmenistan eta Afganistango mugetan amaiera duena. Ekialde Ertaineko tontorrik altuena dago bertan, Damavand mendia, 5.610 metroko garaiera duena. Mendilerro hau ez da nahasi behar Kaukason dagoen Elbrus mendiarekin; horren izena ere, Avestako Hara Bərəzaitī mendi mitikotik eratorria da.

Elburz mendilerroak hesi bat eratzen du Kaspiar Itsasoaren eta Qazvin-Teherango goi-ordokiaren artean. 60 kilometroko zabalera eta 130 kilometroko luzera du, eta Goi Devoniarretik Oligozenoraino datatuak dauden sail sedimentarioez osatua dago, nagusiki, granito gune baten gainean dauden jurasikoko kareharriak.

Interes guneen artean, Erdi Aroko Alamut gotorlekua eta zenbait eski estazio daude, horietako batzuk, munduko hoberenetakotzat hartzen direnak, Dizin, Tochal, Shemshak eta Darbandsar kasu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elburz Aldatu lotura Wikidatan