Eleberri historiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eleberri historiko baten azala.

Eleberri historikoa erromantizismoan indarra hartu zuen narratibaren azpigenero bat da. XIX. mendean bere garairik onena izan bazuen ere ere, XX. eta XXI. mendean iraun du. Eleberri historikoak gertakizun edo pertsonai historikoetan oinarrituta daude.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

György Lukácsek esaten zuen eleberri historikoa hartzen duela helburu nagusienetariko bezala erakustea garai historikoak, erakustea garai haietako balioak eta sinesmenak. Eleberri hauetan erabili ohi dira egiazko gertakizunak baina pertsonaia nagusiak asmatuak izan daitezke.

Eleberri historikoen egileak adimen handiak behar ditu, historia ondo jakin behar du, idatziko duen historiako pasarteak sinesgarriak gerta daitezen. Kontatuko dituen narrazioak benetan garai historiko batean gertatu direla sinestarazi behar dio irakurleari, zeren eta bestela beste azpigenero bateko eleberria izango litzateke (abenturazkoa edo).

Eleberri historikoaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendearen bitartean idazten ziren eleberri pseudohistorikoak izaten zirela esaten da. Aurreko garaietako pertsonaiei XVIII. mendeko ezaugarriak eransten zitzaizkien. Bere asmo nagusia hezigarria zen (adibidez, Jean-François Marmontelen Les incas, Frantzian, edo Pedro de Montengónen El Rodrigo, Espainian).

XIX. mendean, eleberri historikoak itxura nahiko literarioa hartu zuen eta gehien aipatzen den egilea, agian, Walter Scott (1771-1832) izango da. Idazle eskoziar honek 20 eleberri idatzi zituen Erdi Aroako Britainia Handia irudikatuz. Ez da hain ezaguna Benedikte Naubert (1752-1819) baina hartzen da Alemaniako eleberri historikoaren aitzindaritzat.

Eleberri historikoa Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genero honetan arrakasta handien lortu zuen idazlea Francisco Navarro Villoslada (1818-1895) izan zen. Gaztelaniaz hainbat eleberri historiko idatzi zituen baina arrakastatsuena Amaya o los vascos en el siglo VIII (1879).

Euskaraz, Txomin Agirre jotzen da aitzindari, bere Auñemendiko lorea (1897) eleberriarekin. XX. mendean Yon Etxaidek jorratu zuen azpigenero hau, besteak beste.



Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.