Elektroi-harrapaketa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Elektroi-harrapaketa (beta desintegrazio inbertso ere deitzen zaio) atomo baten nukleo atomikoan protoi gehiegi dagoenean eta positroi bat igortzeko energia gutxiegi dagoenean gertatzen den desintegrazio erradioaktiboa da; hala ere, positroi-igorpen bidez desintegra daitezkeen erradioisotopoen kasuan ere gerta daiteke.

Atomo gurasoaren eta atomo alaben arteko energia-diferentzia 1,022 MeV baino txikiagoa bada, positroi-igorpena ezin da gertatu eta elektroi-harrapaketa da desintegrazio-modu bakarra. Esaterako, rubidio-83 isotopoa desintegratzean kripton-83 isotopoa sortuko da elektroi-harrapaketa hutsez (energia-diferentzia 0,9 MeV ingurukoa da). Kasu honetan, atomoaren elektroi orbitaletako bat nukleoko protoi batek harrapatzen du, neutroi bat eta neutrino bat osatuz. Elektroia normalean K edo L geruzakoa da (K elektroi-harrapaketa edo L elektroi-harrapaketa, hurrenez hurren). Protoia neutroi bihurtzen denez, neutroi-kopurua ale batean handitzen da, protoi-kopurua ale batean txikitzen da eta masa atomikoak bere hartan irauten du. Horren ondorioz, nuklidoa beste elementu kimiko batean bihurtzen da. Orduan, atomoa egoera kitzikatuan geratzen da, barne-geruzan elektroi bat falta baitzaio. Funtsezko egoerara itzultzeko, atomoak X izpien fotoi bat eta/edo Auger elektroi bat igorriko du

Erreakzioaren xehetasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

\mathrm{p}^+   + \mathrm{e}^- \rightarrow\mathrm{n} + {\nu}_e \,

adibideak:

\mathrm{{}^{26}_{13}Al}+\mathrm{e}^- \rightarrow\mathrm{{}^{26}_{12}Mg}+{\nu}_e
\mathrm{{}^{59}_{28}Ni}+\mathrm{e}^- \rightarrow\mathrm{{}^{59}_{27}Co}+{\nu}_e
\mathrm{{}^{40}_{19}K}+\mathrm{e}^- \rightarrow\mathrm{{}^{40}_{18}Ar}+{\nu}_e

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elektroi-harrapaketaren bidez desintegratzen diren zenbait erradioisotopo:

Erradioisotopoa Erdibizitza
Be-7 53,28 egun
Ar-37 35,0 egun
V-49 337 egun
Cr-51 27,7 egun
Co-57 271,8 egun
Ni-56 6,10 egun
Ga-67 3,260 egun
Ge-68 270,8 egun
Se-72 8.5 egun