Elektroizale

Wikipedia, Entziklopedia askea

Elektroizalea da erreakzio organikoetan elektroi-pare bat hartzeko joera duen talde edo konposatua; lotura kobalente bat eratzen du elektroi-emailearen bi lotura-elektroiak onartuta. Elektroizaleek nukleozale baten elektroi-populazio handieneko atal bati egiten diote eraso[1].

Elektroizale gehienak positiboki kargatuta daude, karga partzial positiboa duen atomo bat dute edo elektroi-zortzikoterik ez duen duen atomoren bat dute.

Elektroizaleen eta nukleozaleen arteko elkarrekintzak adizio- edo ordezkazpen-erreakzioen bidez jazotzen dira.

Sintesi organikoan gehien usatzen diren elektroizaleak hauek dira: katioiak, polarizatutako molekula neutroak (HCl, alkilo-haluroak edo karboniloak), polariza daitezkeen molekula neutroak (Cl2 edo Br2), oxidatzaileak (perazidoak), zortzikotearen araua betetzen ez dituzte espezie kimikoak (karbenoak eta erradikalak) eta Lewisen azido batzuk (BH3)[2].

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HClaren adizio elektroizalea.H+ elektroizale moduak jokatuz karbono-atomo bati lotzen zaio 1 katioia eratuz, zeinak Cl--ren erasoa pairatzen duen 2 eta 3 enantiomeroak sortuta





Toluenoaren nitrazioa ordezkapen elektroizalea da
Anisolaren sintesia ordezkapen elektroizalea da

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-19).
  2. Anakabe, Eneritz & Arrasate, Sonia. (2012). Kimika organikoa. EHU, 4-85 or. ISBN 978-84-9860-672-0..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]