Element

Wikipedia, Entziklopedia askea
Element textlogo.svg Element
Riot 1 Screenshot.png
Jatorria
Banatze bidea digital download (en) Itzuli
Azken bertsioa 1.7.25
Honen izena darama elementu
Ezaugarriak
Hizkuntza ingelesa, frantsesa, mandarin txinera, gaztelania, errusiera, portugesa eta poloniera
Programazio-lengoaia Java, JavaScript eta Objective-C (en) Itzuli
Irakur dezake Linux, Android, Microsoft Windows, macOS eta iOS
Lizentzia Apache Lizentzia 2.0.
Ekoizpena
Garatzailea New Vector (en) Itzuli
Euskaraz
Euskaraz Bai
element.io
Iturri-kodea https://github.com/vector-im/element-web.git, https://github.com/vector-im/riot-android.git, https://github.com/vector-im/element-ios.git, https://github.com/vector-im/element-android.git eta https://github.com/vector-im/element-desktop.git

Element bezeroa, (lehenago Riot.im) Matrix protokoloko erreferentziazko bezeroa da. Komunikazio sistema libre, seguru eta ahalik eta erabilgarrien eta erakargarrien izateko asmoarekin sortu zen Matrix eta laster Riot.im bihurtu zen Matrix horren erreferentziazko aplikazioa. Ordenagailu eta telefono adimentsuekin erabiltzeko diseinatuta dago[1].

Komunikazio sistema hornitzaile desberdinen arteko komunikazioa, txataren bidez, IP + ahotsa edota bideokonferentziaren bidez komunikatu ahal izateko diseinatuta dago. Software libreaz egindako sistema da.

Element, Matrix komunikazio protokoloekin dabilen aplikazio multzoa da eta zifratutako mezuak zein komunikazio irekia, mezu irekiak onartzen ditu. Taldeak, —aplikazio honetan gelak izenarekin ezagunak—, sor daitezke eta bertan mezu zifratuak edo mezu zifratu gabeak partekatu daitezke. Bi kideen arteko mezu zifratuak edo zifratu gabeak ere parteka daitezke. Irudiak, bideoak eta beste hainbat motatako fitxategiak ere parteka daitezke.

2018ko apirilean Matrix blogean[2] iragarri zen Frantziako Errepublikako gobernuak Matrix eta Element aplikazioan oinarrituta bat-bateko mezularitza zerbitzu bat garatzen ari zela[3].

Ezaugarri batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Element bezeroak onartzen du komunikatzen diren taldeetan hainbat kooperazio eta komunikazio aplikazio batera erabiltzea. Talde batzuk Element erabil dezakete, eta bitartean, beste talde batzuek IRC, Slack edo Gitter. Element bezeroak asko lagunduko die talde guztiei informazioa bateratzen eta koordinatzen. Horretarako hainbat sistemen arteko zubiak eskaintzen dira.
  • Element bezeroak erabiltzaileei bere datuen babesa, jabetza eta kontrola eskaintzen die. Element bezeroak erabiltzaileei norberak bere zerbitzari propioa erabiltzeko aukera osoa ematen die. Gainera, zifratze teknologia aurreratua eskaintzen da zerbitzuaren baitan. Internet deszentralizatua eta zifratua gustuko dutenentzat ez da aukera txarra.
  • Software librea. - Element software libre erabilita sortu zen, kode irekia. Kodea argitaraturik dago GitHub webgunean. (Apache Lizentzia). Garatzaileek kodea ikusi, aldatu, hobetu, garatu, dezakete. Horrek etengabeko hobekuntza ekartzen ari da[4].
  • Matrix - Element Matrixen komunikazio protokoloaren gainean dago eraikita, Matrix komunikazio sare seguru, deszentralizatua da, erabiltzaileen komunitateak sortzeko egokia, eta gainera, hainbat sistemen arteko zubiak[5] eskaintzen ditu, baita zifratze sistema ere.
  • Matrix, eta Element, bezero nagusia, batez ere talde komunikaziora zuzendutako tresna da, eta konfigurazio aukera ugari ditu.
  • Kanpo tresna ugarirekin integrazioa eskaintzen du.
  • Talde deiak Jitsi bidez egiten dira, Element-en integratua.
  • Jitsik pantaila partekatzea ahalbidetzen badu ere, Element-en ez dabil egoera guztietan, Chromium web nabigatzailean Riot Screen Sharing gehigarria (ofiziala) gehituta ondo dabil.
  • Hainbaten artean testu bat taxutzea ahalbidetzen du Etherpad bidez, Elementen integratua.
  • Badaude Element ez diren beste bezero batzuk. Matrix komunikazio protokoloaren etorkizuna nahiko bermatuta dirudi).
  • Beste zerbitzu batzuekin zubiak eraiki daitezke (IRC, Telegram...).
  • Kontua doan irekitzea baimentzen duten hainbat zerbitzari daude, eta zerbitzaria ezarri ere ezar daiteke, zerbitzu federatua baita.
  • Talde komunikazio zifratua oraindik ezartzeko konplexua da.
  • Nahi izanez gero, telefonoa eta pòsta elektroniko helbidea jar daitezke kontaktuak aurkitzeko, baina ez da ezinbestekoa.
  • Software Libreko proiektuen atzetik dabiltzan hainbat taldek erabiltzen dute (Librezale, KDE, Mozilla Fundazioa, F-Droid...) eta gobernu batzuek (Frantzia...).
  • Kanpo segurtasun auditoriak egin zaizkio.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) (html) Riot. Noiz kontsultatua: 2017-12-30.
  2. (Ingelesez) Hodgson, Matthew. «Matrix and Riot confirmed as the basis for France’s Secure Instant Messenger app» Matrix blog Noiz kontsultatua: 2018-04-26.
  3. (Gaztelaniaz) Tannhausser. El gobierno francés adopta Matrix y Riot como sistema de mensajería. Noiz kontsultatua: 2018-04-27.
  4. Matrix/Riot, Librezale.eus. «KomunikazioEtaElkarlanerakoTresnak - Librezale.eus» librezale.eus Noiz kontsultatua: 2020-04-10.
  5. «Matrix-Telegram zubia - Librezale.eus» librezale.eus Noiz kontsultatua: 2020-02-27.[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]