Elena González Iglesias

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elena González Iglesias
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElena González Iglesias
JaiotzaAvilés1991ko urriaren 16a (32 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, modeloa, kazetaria eta dantzaria

kailash.es…
IMDB: nm3585798 Instagram: elegonzalez6 LinkedIn: elena-gonzález-iglesias-020677231 Vimeo: user16482575 Edit the value on Wikidata

Elena González Iglesias (Avilés, Asturias, 1991ko urriaren 16a) asturiar aktore, kazetari, dantzari eta modeloa da. Ezaguna egin zen Acacias 38 telenobelan Blanca Dicenta-ren rola interpretatzeagatik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elena González 1991ko urriaren 16an jaio zen Avilesen, Asturiasen (Espainia), eta antzezteaz gain, kazetaritzan ere aritzen da. Gaztelania ez ezik ingelesa ere menderatzen du.[1][2][3]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elena Gonzálezek 2010ean Lope de Vegaren El castigo sin venganza, William Shakespeareren Macbeth eta Tennessee Williamsen Un tranvia llamado deseo egin zituen, denak ESDAD-en antzeztuak.[4] 2011n, El caso de Roshak film laburrean Sararen paperarekin agertu zen lehen aldiz pantaila txikian.[5] Urte berean egin zituen Así hacen todas Demente antzokian eta Seré la lluvia y tus orgasmos lanak.[6]

2012an, arte dramatikoko ikasketak amaitu eta berehala, Madrilera joan zen bizitzera.[7] 2013. urtean– Jean-Paul Sartreren Las moscas lanaren protagonista izan zen, Salmón antzokian eszenaratua. 2014. urtean, Amar es para siempre telenobelan María Linares-en papera interpretatu zuen.[8][9] Urte berean Julia izan zen Rakesh B. Narwanik zuzendutako Clóset film laburrean.[10]

2015ean La que se avecina telesaileko Mel izan zen. 2015. eta 2016. urteetan Hércules izeneko musikaleak lan egin zuen. 2016. urtean Centro médico seriearen eta Maloyk zuzendutako A Real Man film laburrean lan egin zuen. Urte berean, Maloyren No te sientas obligado bideoklipean parte hartu zuen. 2017an, Santos Ruanok zuzendutako Ego-Sum filma, eta Andrés Menéndezek zuzendutako Escupitajo film laburra egin zituen.[1]

2017an eta 2018an, La 1 kateko Acacias 38 telenobelaren Blanca Dicentaren papera egiteko aukeratu izan zuen. Telenobela horretan Blanca pertsonaia Ursularen (Montserrat Alcoverrok antzeztutakoaren) alaba zen eta Diego Aldayrekin (Rubén de Eguiak interpretatua) maitasun-harremana izan zuen. 2018an, Maite Criadoren papera interpretatu zuen Arde Madrid seriean.[11][12][10][13][14]

2019tik 2021era Tabu antzerki-lanean parte hartu zuen, Madrileko Nave 73ean egina.[15] 2020an La 2 es teatro (Esmeralda erreginaren paperean) eta Skam España seriean ikasketaburu baten papera egin zuen. Urte berean, Carmen de Burgosen papera bete zuen Pioneras izeneko serie txikian.

2020an eta 2021ean, Conca interpretatu zuen 30 monedas seriean.[16] 2021ean, Albaren papera interpretatu zuen Egoitz D. Ibargoitiak zuzendutako Santa Era film laburrean.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Titulua Zuzendaria
2017 Ego-Sum Santos Ruano

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Titulua Pertsonaia Oharrak
2014 Amar es para siempre María Linares 48 kapitulu
2015 La que se avecina Atal 1
2016 Centro médico
2016 Acacias 38 Blanca Dicenta 254 atal
2018 Arde Madril Maite Criado Atal 1
2020 La 2 es teatro Regina Esmeralda
Skam España Ikasketaburua 3 atal
Pioneras Carmen de Burgos 4 atal
2022 30 monedas Concha 3 atal

Film laburrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Titulua Pertsonaia Zuzendaria
2011 El caso Roshak
2014 Clóset Julia Rakesh B. Narwani
2016 A Real Man Maloy
2017 Un hombre de verdad Andres Menendez
2021 Santa Era Alba Egoitz D. Ibargoitia

Bideo musikala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Titulua Egilea
2016 No te sientas obligado Maloy

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Titulua Egilea
2010: El castigo sin venganza Lope de Vega
Macbeth William Shakespeare
Un tranvía llamado deseo Tennessee Williams
2011 Así hacen todas
Edstá lloviendo y tus orgasmos
2013 Las moscas Paul Sartre
2016 Herkules, el musical
2019-2021 Tabu

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]