Elena Uriz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elena Uriz

Bizitza
JaiotzaIruñea1944ko urtarrilaren 1a (80 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitate Publikoa
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, abeslaria, dantzaria eta aktorea
IMDB: nm0881986 Edit the value on Wikidata

Elena Uriz (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1944ko urtarrilaren 1a) irakasle ohia, abeslaria, dantzaria eta aktorea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakasle[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1968an, Nafarroako Unibertsitateko ikasketak amaitu ondoren, Elena hezkuntza-maila guztietako irakaslea izan da, lehen hezkuntzatik unibertsitatera, 1966tik 2010era bitartean, urte horretan erretiratu baitzen bere lanbidetik.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi semeren ama zela ikastolan sartzea erabaki zuen, haiei laguntzeko eta Arturo Campion euskaltegian euskara ikasten hasi zen, 34 urterekin, eta praktikatzeko Berako barnetegi batera joan zen. Ondoren, lanean baimena hartu eta euskara entzuteko Paz de Ziganda ikastolan hasi zen kuluxkaren ordua, jantokia eta jostaldia zaintzen. Handik bi urtera eskola ematen hasi eta 20 urte baino gehiago egin zituen bertan.

Dantzari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Becky Siegelekin egiten du dantzan. Kontzientzia are handiagoa hartu zuen harekin egindako ikuskizun batekin: El baile de los años ikuskizunean. Hiru adin tarteko jendeak hartzen baitzuen parte.

Aktore[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktore gisa, probatzeko konbentzitu zuen lagun bati esker, paper txiki batean egin zuen debuta zintan eta harrezkero hainbat filmetan parte hartu du. [1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2012 "Bodas de Sangre", La suegra
  • 2013 " Divinas Palabras" Marica del Reino"
  • 2015 "Antígona" Tiresias
  • 2015 "De Cama En Cama" La Dama
  • 2016 "La Taberna Fantástica" El autor
  • 2018 "Mucho ruido y Pocas nueces" El escribano

Dantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018: "El Baile de los Años" bailarina

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Senitartekoak ditu Uriz Pi ahizpa feministak, antifrankistak eta errepublikazaleak. Korrespondentzia bidez ezagutu zuen Elena Urizek Elisa Uriz Pi, Berlinen bizi zen izeba, zen berarentzat. Gerora jakin zuen nortzuk izan ziren eta zein ekarpen egin zuten haren senideek. [2]Harro sentitzen da haien abizena daramadalako, haiek egin zutenarekin identifikatua sentitzen baita.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. SensaCine.com.mx. «Elena Úriz» SensaCine.com.mx (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
  2. «Elena Uriz: "Feministak, antifrankistak eta errepublikazaleak ziren; harro nago" - Iruñerria» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]