Eleventh Night
Itxura

Eleventh Night, 11th Night edo Bonfire Night, Hamaikagarren Gaua, 11. Gaua edo Sutzar Eguna, irlanderaz: Aonú oíche déag, Ipar Irlandan, The Twelfth deritzon jaiegun aurreko gauez, Ulstergo unionistek urtero ospatu ohi duten jaiegun bat da.
Honetan, Ipar Irlandako auzo loialistetan aurrez prestatutako sutzarrak pizten dira, eta batzutan gauez desfile unionistak ere egin. Hauetan Irlandako banderak eta Irlandar errepublikanismoaren ikurrak erretzeko ohitura dago.