Edukira joan

Elhuyar Hiztegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elhuyar Hiztegia
Jatorria
Sortzailea(k)Antton Gurrutxaga Hernaiz, Xabier Kintana, Miren Azkarate, Xabier Mendiguren Bereziartu eta Alfontso Mujika Etxeberria
Argitaratze-data1996
IzenburuaElhuyar Hiztegia
Ekoizpen lekuaUsurbil
ArgitaletxeaElhuyar Fundazioa
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara eta gaztelania
hiztegiak.elhuyar.eus
Elhuyar Hiztegiaren 3. argitalpenaren aurkezpena (2013). Ezkerretik eskuinera: Elixabete Etxeberria, Lurdes Ansa, Xabier Mendiguren, Alfontso Mujika, Itziar Nogeras, Sagrario Aleman, Antton Gurrutxaga eta Ainara Ondarra

Elhuyar Hiztegia (Elhuyar, 1996) euskara-gaztelania hiztegi elebiduna da; Euskara-gaztelania/castellano-vasco Elhuyar Hiztegia izan zen 1996ko lehen edizioaren izena.[1]

Bilakaera eta hobekuntzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etengabeko hobekuntza jasotzen du hiztegiaren edukia urteak pasatu ahala. 1996ko lehen paperezko hiztegiaren bertsio berriak kaleratu zituen Elhuyar Fundazioak gero: 2000n bigarrena, 2006an hirugarrena, eta 2013an laugarrena.[2][3] Eta harrezkero eguneraketa guztiak Interneteko webgunearen bidez edo sakelako telefonoan aplikazioan egiten dira; adibidez. 2025ean 2.800 sarrera inguru eguneratu zituzten: horietatik 2.000 berriak, eta 800, lehen zeudenen moldaketak.

1996ko lehen argitalpen hark etengabeko hobekuntza jaso du urteak pasatu ahala, eduki aldetik baita euskarri teknologikoaren aldetik ere. Hauek izan dira bilakaera horren mugarriak:

  • 1996: Lehen argitalpenean, paperezko edizioarekin batera, CD-ROM formatuan ere eskaini zen.
  • 1999: Paperezko hiztegiaren bigarren edizioa.
  • 2000: Hiztegiak Internetera egin zuen salto; hiztegien onlineko ataria jarri zen martxan.
  • 2004: Frantsesa-euskara hiztegia.
  • 2006: Paperezko hiztegiaren hirugarren edizioa.[2][3]
  • 2007: Ingelesa-euskara hiztegia. Hiru hiztegiak kontsultagai dira webgune bakarrean: hiztegiak.elhuyar.eus.
  • 2011: Elhuyar Hiztegia app aplikazioa garatu zuten, hiztegia mugikorretan eta antzeko gailuetan kontsultatzeko.
  • 2013: Paperezko hiztegiaren laugarren edizioa.[4] Edizio hark guztira 91.000 sarrera zituen, 23.000 azpisarrera eta 153.000 adiera. Adibideak 100.000 ziren. Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan 2013an eginiko aldaketa ugarirekin eguneratu eta osatu zen. Lexiko arruntaz gain lexiko teknikoa, esapideak eta gramatika-egiturak ere batu zituen; eta, onomastikaren aldetik, pertsona-izenak, leku-izenak eta erakunde-izenak.
  • 2021: Hiztegiaren erabilera guztiz orokorra da Euskal Herri osoan. 2021ean 1.854.019 erabiltzaile izan ziren, eta 56.122 gailu mugikorretan zegoen instalatuta. Hiztegia etengabe eguneratzen dute: 2021ean, 1.200 hitz berri sartu zituzten, eta lehenagotik zeuden beste 800 hiztegi-sarrera eguneratu.[5]
  • 2023: Windows, Linux eta Mac sistema eragileetarako mahaigaineko aplikazioa. Gailu elektronikoetarako bertsioak ere badira: Android, Appleren IOS edo Kindle sistema darabilten gailuetarako, hain zuzen.
  • 2025: Erabilera handituz joan zen eta 2025ean 75 milioi kontsulta baino gehiago izan zituen. Hiztegiaren aplikazioa 100.000 gailu mugikorretan deskargatu zen, eta webguneak astean 150.000 bisita izaten zituen, batez beste.[6]
#sarrerak #azpisarrerak #adierak #adibideak #erabiltzaileak #kontsultak #app aplikazioaren deskargak
1996[1] 91.000 23.000 153.000 100.000
...
2021[5] +1.200 1.854.019 56.122
...
2025[6] + 2.000 >75.000.000 >100.000
ELHUYAR hiztegiaren lehen edizioaren azala (1996)

Lehen edizioaren (ISBN: 14-87114-06-7) zuzendariak Miren Azkarate, Xabier Kintana eta Xabier Mendiguren Bereziartu euskaltzainak izan ziren; Antton Gurrutxaga eta Iñaki Azkune Mendia izan ziren zuzendari teknikoak; eta lantaldeko kideak, Elisabete Asumendi, Maider Etxaide, Elixabete Etxeberria, Marixabel Ezponda, Ane Goenaga, Aintzane Ibartzabal, Inaki Irazabalbeitia, Mariaje Jauregi, Ana Labaka, Jon Larrañaga, Gema Loizaz, Alfontso Mujika eta Itziar Nogeras-[1]

Elhuyar Hiztegiaren bigarren edizioaren azala (1999)

Bigarren edizioa 2000an argitaratu zen (ISBN: 84-95338-08-4). Zuzendaritza eta lantaldea aurren edizioaren bera dira, baina edizioaren arduradun gida Sagrario Barandiaran eta Elixabete Etxeberria ageri dira.

Hirugarren edizioa 2006an argitaratu zen (ISBN: 849533870X). Edizio honek paperezko eta CD-ROMeko bertsioez gain Internet bidez kontsulta zitekeen[2].

Laugarren edizioaren (2013) zuzendariak Miren Azkarate, Xabier Kintana eta Xabier Mendiguren Bereziartu euskaltzainak izan ziren Antton Gurrutxaga eta Elixabete Etxeberria eta lantaldeko kideak Nerea Arteta, Klara Zeberio, Elixabete Etxeberria, Antton Gurrutxaga, Alfontso Mujika, Ainara Ondarra eta Sahats Ugartetxea.

Bertsio laburrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiztegi bertsio laburragoak ere sortu dituzte:

Elhuyar hiztegiak kontsultatzeko webgunea (2019).

Elhuyar hiztegien ataria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elhuyar hiztegien ataria (hiztegiak.elhuyar.org) webgunean hainbat erraztasun erabil daitezke hiztegia kontsultatzeko: Lehen paperezkoan sarreraren arabera bakarrik bila zitekeen. Orain, berriz, egin daiteke eduki lexiko-grafiko (itzulpenetan adibidez), edo adibideen arabera ere. Horrek erabiltzaile aurreratuari laguntzen dio, batez ere. Hiztegi bat Interneten doan kontsultatzea ohiko bihurtu da. 2012an bertan, adibidez, azken aldaketa garrantzitsuak egin baino lehenago, hogei milioi kontsulta jaso zituen atari honek hiztegietan.[4]

Digitalizazioaren garai honetan urtez urte gora egiten du Elhuyar Hiztegiaren bisita-kopuruak. 2022an webguneko bisitak % 50 igo ziren (6 milioi bisita baino gehiago izan zituen), eta erabiltzaileek 50 milioi kontsultatik gora egin zituzten.[9] Kopurua handituz joan zen eta 2025ean 75 milioi kontsulta baino gehiago izan zituen. Interneteko bertsioaren zabalkundea erakusten duten beste bi datu: hiztegiaren aplikazioa 100.000 aldiz baino gehiagotan deskargatu zen, eta webguneak astean 150.000 bisita izaten zituen, batez beste.[10]

Sariak eta errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2013: diariovasco.com saria jaso zuen Elhuyar Hiztegiak webguneak. Sei sari banatu zituen Diario Vascok eta “Euskaraz egitea edo euskara ikastea ahalbidetzen duen webgune onena” kategoriakoa eman zioten Elhuyar Fundaziokoei.[11][12]

Etorkizunari begira: finantzabide berriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XXI. mendean hiztegigintza goitik behera aldatu da, bai lan egiteko moduari dagokionez, bai erabiltzeko moduei dagokienez ere; eta baita, jakina, hiztegigintzaren testuinguru ekonomikoari dagokionez ere. Euskararen hiztegigintzan modu bikainean ekin zaio digitalizazioari eta Internet bidezko argitalpenari eta erabilerari, baita hiztegiaren Internet bidezko lanketari ere, batez ere corpusen kasuan. Elhuyar hiztegien atariak urtean 5 milioi bisita eta 50 milioi kontsulta baino gehiago jasotzera heldu da. Hizkuntza-baliabide teknologikoen aldetik puntako produktuak eskaintzen dituzte, batez ere Elhuyarren.[13]

Baina 2008az gero Internetek hankaz gora jarri ditu hiztegiaren bidezko etekin ekonomikoak, zeinak ezinbestekoak baitira hura eguneratzen eta osatzen jarraitzeko. Gero eta urriagoak dira hiztegia paperean kontsultatzen duten erabiltzaileak, eta paperetik Interneterako jauzia egin dutenak nekez akordatzen dira (paperezko) hiztegien truke ordaindu egin behar izaten zen garaiaz. Paperezko edizioen diru-sarrerak zeharo murriztuta, abian zeuden zenbait proiektu gelditu behar izan dira. Esaterako, euskara-frantsesa hiztegia osatu eta handitzea geldiarazi du Elhuyarrek, edo eskoletan hain beharrezkoa den eta erabiltzen den ikaslearen Hiztegia egoera bertsuan geratzeko arrisku handia ikusten dute. Beste hainbeste Collins argitaletxe ospetsuarekin batera argitaratutako euskara-ingelesa hiztegiarekin.[13]

Elhuyar Hiztegia, Elhuyar Hiztegi entziklopedikoa eta Zientzia eta Teknologiako Hiztegi Entziklopedikoa, erdian, beste hiztegi batzuen artean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 ZETIAZ, Nogeras, Itziar. (1996-05-01). «ELHUYAR HIZTEGIA» Elhuyar aldizkaria (kontsulta data: 2023-10-30).
  2. 1 2 3 Elhuyar hiztegia : euskara-gaztelania, castellano-vasco.. (3. art. argitaraldia) Elhuyar Edizioak 2006 ISBN 849533870X. PMC 225094262. (kontsulta data: 2019-07-19).
  3. 1 2 «Elhuyar Hiztegiaren hirugarren edizinoa aurkeztu dabe» bizkaie.biz (kontsulta data: 2019-07-19).
  4. 1 2 Amaia. (2013-10-30). «Antton Gurrutxaga, Elhuyar Hiztegiko zuzendari teknikoa: «Hiztegi Batua asko handitu da, eta horretara egokitu gara»» EIBZko liburutegia (kontsulta data: 2019-07-19).
  5. 1 2 «Elhuyar_Urteko txostena_2021 - Infogram» infogram.com (kontsulta data: 2022-07-29).
  6. 1 2 Goikoetxea, Jakes. (2026-02-18). «Elhuyar hiztegiak 75 milioi kontsulta baino gehiago izan zituen iaz» Berria (kontsulta data: 2026-02-19).
  7. Elhuyar hiztegi txikia : euskara-gaztelania, castellano-vasco. (3. argit.,. argitaraldia) Elhuyar Fundazioa 2013 ISBN 9788495338815. PMC 920294977. (kontsulta data: 2019-07-19).
  8. Elhuyar oinarrizko hiztegia : euskara-gaztelania, diccionario castellano-vasco. (3. argit. argitaraldia) Elhuyar 2013 ISBN 9788492457939. PMC 920294692. (kontsulta data: 2019-07-19).
  9. «Elhuyar Hiztegiko bisita-kopuruak % 50 egin du gora | Elhuyar» www.elhuyar.eus (kontsulta data: 2023-03-24).
  10. «Elhuyar hiztegiak 75 milioi kontsulta baino gehiago izan zituen iaz» Berria 2026-02-18 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  11. DiarioVasco.com saria Elhuyar Hiztegiak-entzat – Hizkuntza-teknologiak. (kontsulta data: 2019-07-19).
  12. «Diariovasco.com Sariak | 2019 Komunikazio Digital Sariak» El Diario Vasco (kontsulta data: 2019-07-19).
  13. 1 2 Astobiza Uriarte, Amaia; Gurrutxaga Hernaiz, Antton; Pociello Irigoien, Elixabete; Zeberio, Klara. (2023). Hiztegigintzaren bilakaera Elhuyarren ikuspegitik: iragana, oraina eta… geroa?. UPV/EHU (kontsulta data: 2023-08-25).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]