Eliška Pešková
Eliška Pešková | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Praga, 1833ko uztailaren 1a |
Herrialdea | ![]() Cisleithania |
Heriotza | Praga, 1895eko maiatzaren 23a (61 urte) |
Hobiratze lekua | Vyšehrad hilerria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | txekiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, antzerkigilea, itzultzailea eta antzerki aktorea |
Lantokia(k) | Brno |
Izengoitia(k) | Ferd. Javůrek eta P. Javůrek |
Eliška Pešková, jaiotzez Elisabeth Peschke, (Praga, 1833ko uztailaren 1a – ibidem, 1895eko maiatzaren 23a) txekiar aktore eta antzerkigilea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pragako Platnéřská kaleko tabernari baten familiatik zetorren. Aita alemaniarra zuen, Wrocławen jaio eta Pragara joan zena, eta ama, berriz, txekiarra[1]. Matylda Pešková irakasle eta itzultzailearen ahizpa zen. Hamalau urterekin antzerki klaseak hartzen hasi zen Nina Herbstová aktorearekin[1] eta geroago San Nikolas antzokiko taldeko kide bilakatu zen, oraindik Elisabeth Peschke bezala. 1849an lehen aldiz Pragan antzeztu zuen alemanez, arrakasta handia lortuz. Gero Teplicen aritu zen, baina urte berean Josef Kajetán Tylek Pragara gonbidatu zuen eta txekieraz irakatsi zion antzerki-hizkera. 1849an, bere lehen txekierazko paperean agertu zen eszenatokian, jada Eliška Pešková izena erabiliz[1].
1850ean, Pavel Švanda ze Semčic antzerki-aktore ezagunarekin ezkondu eta bere antzerki konpainian antzezten hasi zen. 1870ean emanaldi bat galdtzeagatik Josef Jiří Kolár zuzendari nagusiarekin desadostasuna izan zuen eta antzokitik kanporatu zuten[1]. Harrezkero Švanda antzokian jardun zuen. Hogei bat antzezlan ere idatzi zituen, gehienbat beste idazlanen dramatizazioak. Gainera, 600 bat antzezlan itzuli omen zituen frantsesetik eta alemanetik[2][3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d (Txekieraz) Deyl, Rudolf. (1973). Vavříny s trny. Praha: Československý spisovatel, 13-17 or..
- ↑ (Txekieraz) «Eliška Pešková-Švandová» Encyklopedie Brna (kontsulta data: 2024-11-16).
- ↑ (Txekieraz) «Pešková, Eliška, 1833-1895» Památník národního písemnictví (kontsulta data: 2024-11-16).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Artikulu hau Txekiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 1833ko jaiotzak
- 1895eko heriotzak
- Txekiako biografia zirriborroak
- Austria-Hungariako Inperioko jendea
- Pragatarrak
- Txekiako aktoreak
- Emakume aktoreak
- Txekiar Errepublikako idazleak
- Emakume antzerkigileak
- XIX. mendeko emakume idazleak
- Txekierazko idazleak
- Txekiako itzultzaileak
- Emakume itzultzaileak
- Pragan hildakoak