Eliana Rubashkyn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eliana Rubashkyn
Eliana Rubashkyn intersex Auckland pride.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLuis Alexander Bermudez Rubashkyn
JaiotzaBogota1988ko ekainaren 25a (34 urte)
Herrialdea Kolonbia  (1988 -  2013)
baliorik ez  (2013 -  2018)
 Zeelanda Berria  (2018 -
BizilekuaZeelanda Berria
Hezkuntza
HeziketaKolonbiako Unibertsitate Nazionala
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, farmazialaria eta LGBT ekintzailea

Twitter: ElianaRubashkyn Edit the value on Wikidata

Eliana Rubashkyn (Bogotá, Kolonbia, 1988a) kimikari farmazeutikoa eta emakume transgeneroa da. Kolonbian jaioa, Zeelanda Berrian bizi da iheslari, eta aberrigabea da.

Hong Kongen bizi zenean bere genero nortasunarekin bat zetorren gorpuzkera hartzen hasi zen. Bisa berritzera joan zenean, kolonbiar herritartasuna ukatu zioten, sexua aldatu zuelako. Nazioartean ezagun bihurtu zen, iheslari eta aberrigabetzat egindako eskaerari erantzunez Nazio Batuen Erakundeak 2013ko abenduaren 16ko ebazpen baten bidez bere generoa aitortu zionean. Izan ere, nazioartean genero nortasuna aitortu zaion lehenengo pertsona transgeneroa da.