Elias Anton Murgiondo
| Elias Anton Murgiondo | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Narbaxa, 1947 |
| Heriotza | Iruñea, 2025eko otsailaren 18a (77/78 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Herri Batasuna |
| Hizkuntzak | gaztelania euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | tapizatzailea |
Juan Elias Anton Murgiondo[1] (Narbaxa,[1] Araba, 1947 - Iruñea, Nafarroa Garaia, 2025eko otsailaren 18a) ezker abertzaleko militante historikoa izan zen. HBko Iruñeko zinegotzi eta militante nekaezina, hainbat aldiz torturatu zuten bere militantzia independentistagatik. Iruñeko Udalak Argentinako Kereila babesteko aukeratutako 17 pertsonetako bat izan zen.[2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tapizatzailea lanbidez, lantegia Iruñeko Donibane auzoan zuen. Oso gazte hasi zen bere militantzia politikoa. 1966an, 19 urte zituela, atxilotu zuten ikurrin bat zabaltzera zihoanean, Errenteriako Beraun auzoan, eta Melitón Manzanasek torturatu zuen. Ondoren, «sadiko» gisa deskribatu zuen polizia; baina, geroago esan zuen bezala, tratu txarren gertaera hura ez zen okerrena izan. 1968an berriro atxilotu zuten Urbasan, EGIko ikurrina jartzen saiatzeagatik, eta Olatzagutiako polizia etxera eraman zuten. Han tratu txarrak jasan zituen berriro. 1970eko hamarkadaren amaieran, Nafarroan Amnistiaren Aldeko Batzordeak erakundearen sortzaileetako bat izan zen.[3]
HBko zinegotzi gisa Madrilen hondakin solidoei buruzko sinposio batean parte hartzen ari zela —Hirigintza eta Ingurumen arloko arduraduna baitzen—, 1981ean, atxilotu zuten.[4] Atxiloketa horren ondoren, Bidasoko mugatik haratago babestu behar izan zuen bere burua. 1986an Frantziako poliziak Espainiaratu zuen, eta orduan, haren hitzetan, bere bizitzaren tortura lazgarrienak pairatu zituen. 1989an, urte hartako Sanferminei hasiera eman zien txupinazoa pizteko ohorea izan zuen. Metxa piztu zuen HBko hirugarren zinegotzia izan zen, Patxi Zabaletaren eta Iñaki Beorlegiren ondoren.[3]
Iruñeko Udalak Frankismoaren krimenen aurkako Argentinako Kereila babesteko aukeratu zuenetako bat izan zen Melitonek Eliasi egindako torturen testigantza.[3]
2025ean hil zen, 77 urte zituelarik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «TOP-ek auziperatutakoak: 2.012» www.euskalmemoria.eus (kontsulta data: 2025-10-02).
- ↑ https://www.pressreader.com/spain/diario-de-noticias-spain/20250220/282106347369476?srsltid=AfmBOooCJjX9f9L0j5NZ8kNjhdOIGk92tW35Fv6ENkmZ9EMwhZtNIW6i
- ↑ a b c «Fallece Elías Antón, referente independentista en Iruñea, torturado y militante incansable» naiz.eus (kontsulta data: 2025-02-19).
- ↑ https://www.march.es/es/coleccion/archivo-linz-transicion-espanola/ficha/libertad-concejal-pamplones-hb-preso-alcala-henares--linz%3AR-72176
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Heriotzaren albistea, Noticias de Gipuzkoa egunkarian.
- (Gaztelaniaz) Sufritutako torturen testigantza, Gara egunkarian.