Elias Wen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Elias Wen
Bizitza
Jaiotza 1896ko azaroaren 19a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza San Frantzisko2007ko ekainaren 8a (110 urte)
Lanbidea
Lanbidea apaiza

Elias Wen, Wen Zizheng 伊利亚·文子正 mandarinez (1896ko azaroaren 19 - 2007ko ekainaren 8) apaiz txinatar ortodoxoa, Errusiatik kanpoko eliza ortodoxoaren apaiz zaharrena izan zen. Asiako toki desberdinetan bizi ondoren, 1957tik aurrera Kalifornian, Ameriketako Estatu Batuetan bizi zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliasek Pekinen zegoela, zazpi urtez, kristau ortodoxoen fedea hartu zuen. 1905tik 1916ra Pekingo Errusiako eskola ortodoxoan ikasi zuen.1916tik 1925ra arte hiri bereko apaizgaitegian ikasi zuen. 1924an diakono eta 1925an apaiz izendatu zuten. 1946an, Shangain, Sinners katedral ortodoxoaren segurtasuneko errektorea izan zen. 1949an, maoisten garaipenaren ondorioz, Hong Kongera ihes egin zuen. 1957an San Frantzizkoko katedral ortodoxora bidali zuten Kalifornian, Ameriketako Estatu Batuetan. Katedral horretan betiko gelditu zen. Eliasek sei seme-alaba izan zituen.

2007ko ekainaren 8an hil zen, 110 urte zituelarik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]