Janari

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Elikagai» orritik birbideratua)

Janaria.

Janaria, jakia edo elikagaia normalean karbono hidratoek, lipidoek, urak edota proteinek osatutako edozein sustantzia da, animalia edo gizaki batek hartzen duena (janda edo edanda) elikatzeko edota plazera jasotzeko helburuarekin.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elikagaiak lortzeko bi iturri nagusi ditugu: landareak eta animaliak.

  1. Lehenengoen artean fruitu, barazki eta lekaleak ditugu.
  2. Bigarrenak, aldiz, arrain, hegazti eta azienda mota guztien haragia dugu (ardiak, txahalak, txerriak eta abar), eta hauek guztietatik eratorririko produktuak: esnea, arrautzak, txerrikiak, gurina eta abar.

Bromatologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bromatologia elikagaiak aztertzen dituen zientzia da.

Sukaldaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritza janariak sukaldean prestatzeko artea edo jarduna da.

Begetarianismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Begetarianismoa animaliaren zatiak edota eratorritako produktuak hartzen ez dituzten pertsonen filosofia edo bizimodua da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]