Elikagai-gehigarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bainilina elikagai-gehigarri bat da, batez ere zaporea emateko erabiltzen dena.

Elikagai-gehigarriak elikagai moduan kontsumitzen ez diren eta produktuaren osagai bereizgarria ere ez diren substantziak dira, balio nutritiboa izan dezaketenak edo ez.

Elikagai-gehigarri baten erabilerak helburu teknologiko bat izango du, eta elikagaiaren ekoizpenean, transformazioan, prestaketan, tratamenduan, ontziraketan, garraioan eta biltegiratzean gehitzen bada, gehigarria bera edo bere azpiproduktuak modu zuzenean edo ez zuzenean elikagaiaren osagai bilakatuko dira.

Baimentze eta eskakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europar Batasunean, elikagai-gehigarri guztiak baimendu egiten dira soilik legerian[1] ezarritako irizpideak betetzen baldin badituzte (batez ere euren jatorria eta purutasunarekin lotutakoak). Izan ere, onartuak izateko elikagai-gehigarrien erabilerak segurua izan behar du, behar teknologiko bati erantzun behar dio, kontsumitzaileari akatsera ez dio eraman behar eta onura bat eragin behar du elikagaien ezaugarri teknologiko zein organoleptikoetan.

1333/2008 Erregelamendua[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

1333/2008 Erregelamenduak elikagai-gehigarrien erabileraren inguruan arautzen du. Honen helburua giza osasuna bermatzea eta kontsumitzaileak eta haien interesak babestea da besteak beste, beti ere ingurumena zainduz.

Erregelamenduak ondorengo hauek ezartzen ditu: baimenduta dauden elikagai gehigarrien zerrendak, gehigarri bakoitzak elikagai desberdinetan duen erabilera eta azkenik, zuzenean elikagai-gehigarri moduan saltzen direnean, haien etiketatuaren inguruko arauak.

Onartutako gehigarri guztiek erabilera mugatua dute, beraz. Elikagai talde bakoitzean zein gehigarri erabili daitekeen eta erabiltzeko gehienezko dosia zein den ere araututa daude. Batzuetan, ez dago dosi maximorik definituta eta gehigarria helburua betetzeko kontzentrazio baxuenetan erabili behar dela adierazten da (Quantum satis delakoa).

Gehigarrien eta teknologia-laguntzailekideen arteko aldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“Teknologia-laguntzailekidea” elikagaiaren ekoizpenean erabiltzen den baina azken produktuan ez dagoen substantzia da, hurrengo ezaugarriak bete behar duena[2]:

  1. Ez da elikagai gisa zuzenean kontsumitzen
  2. Helburu teknologiko jakin batekin erabiltzen da
  3. Amaierako produktuan ager daiteke teknikoki saihestezina bada guztiz desagertaraztea, eta baldin eta osasunerako arriskua suposatzen ez badu eta amaierako produktuan efektu teknologikorik ez badu.

Teknologia-laguntzailekideak 1333/2008 Erregelamenduan definitzen dira, baina aplikazio-eremutik kanpo uzten ditu, eta momentuz ez dago legeria zehatza substantzia hauen inguruan Europan.

Gehigarriak ez bezala, Teknologia-laguntzailekideak produktu finalean ez dira ageri, beraz ez dira elikagaiaren osagaiak, eta 1169/2011 Erreglamenduan arautzen den bezala[3], kontsumitzaileari bideratutako informazioari buruzkoa, hain zuzen, ez dira osagaien zerrendan agertu behar. Etiketatuan bakarrik aipatu behar dira baldin eta substantzia hauek alergia edo intolerantziak eragiteko gai badira. Adibidez, kaseinak eta kaseinatoak, esnetik eratorritakoak.[4][3]

Teknologia-laguntzailekideen funtzioak, beste askoren artean, hurrengoak izan daitezke: katalizatzaileak, agente filtratzaileak, detergenteak, aparraren aurkako agenteak...[5]

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elikagai-gehigarriak sailkatzeko honako irizpideak erabiltzen dira[6]:

Ezaugarri organoleptikoak aldatzen dituzten substantziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mota Funtzioa Adibideak Irudia
Koloratzaileak Elikagaiari kolorea ematen dion substantzia. Azorrubina (E-122)

Amarantoa (E-123)

Food coloring.jpg
Azidotzaileak Elikagai baten zaporea aldatu edo indartzen dute azidotasuna aldatuz. Azido zitrikoa (E-330)

Azido metatartarikoa (E-353)

Zitronensäure im Mikroskop mit Polfilter besser.jpg
Edulkoratzaileak Elikagaiari zapore gozoa ematen dion substantzia da (substantzia ezin da azukre mono edo disakaridoa izan) Sorbitola (E-420)

Manitola (E-421)

Süßstoff Saccharin Zucker-Museum.jpg
Zapore indartzaileak Elikagaiaren aroma edo zaporea indartzeko balio duen substantzia. Potasio kloruroa (E-508)

Monosodio glutamatoa (E-621)

2015-03-07 Pakistanisches, sogenanntes Himalaya-Salz 0399.jpg

Aldaketa kimiko edo biologikoak eragozten dituzten substantziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mota Funtzioa Adibideak Irudia
Antioxidatzaileak Elikagaiaren bizi-iraupena luzatzeko eta narriadurak eragindako oxidazioak saihesteko erabiltzen diren substantziak. Sufre dioxidoa (E-220)

Lezitina (E-322)

Acide ascorbique 3.JPG
Kontserbagarriak Elikagaiaren bizi-iraupena luzatzen dute eta mikroorganismoen eragindako degradazioagatik babesten dute. Azido sorbikoa (E-200)

Sorbato potasikoa (E-202)

Itxura eta ezaugarri fisikoak egonkortzen dituzten substantziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mota Funtzioa Adibideak
Anti aglomeratzaileak Elikagaietako osagaiek beraien artean lotzeko joera izaten dute eta gehigarri horiek hori gertatzea ekiditen dute. Fosfato monosodikoa (E-339)

Manitola (E-421)

Aparren aurkakoak Elikagaietan aparraren eraketa eragozten edo murrizten dute. Dimetilpolisiloxanoa (E-900)

Trietilo zitratoa (E-1505).

Emultsionatzaileak Elikagaietan bi fase edo gehiagoko emultsio uniformeak sortu edo/eta mantentzen dituzte. Lezitinak (E-322)

Kaltzio alginatoa (E-404)

Lodigarriak Elikagaien biskositatea handitzen dute. Laktato sodikoa (E-325)

Azido fosforikoa (E-338)

Egonkortzaileak Elikagaien bi substantzia edo gehiagoren sakabanatze uniformea ahalbidetzen dute. Kaltzio karbonatoa ( E-170)

Azido alginikoa (E-400).

Hezegarriak Elikagaiak heze mantentzea ahalbidetzen dute, hau da, elikagaiak ez lehortzea. Laktato sodikoa (E-325)

Azido fosforikoa (E-338)

Ezaugarri plastikoak zuzentzen dituzten substantziak, gehien komeni den egitura lortzen laguntzen dutenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mota Funtzioa Adibideak
Eraldatutako almidoiak Gehigarri hauek bilatzen dutena da egonkortasuna areagotzea eta egitura egokia lortzea. Hau baldintza jakin batzuen ondorioz lortzen dute: tenperatura altuak, kontzentrazio azidoak (pH < 7 ) eta elikagaia izoztean. Azido zitrikoa (E-330)

Azido fosforikoa (E-338)

Gogortzaileak Gehigarri hauek bi funtzio eduki ahal dute; alde batetik, fruta zein barazkietan hauen azala sendotzeko edo krokantea bilakatzeko. Bestetik, agente gelifikatzaile baten laguntzaz, gelak eratu edo hauek mantentzea. Kaltzio karbonatoa (E-170)

Magnesio kloruroa (E-511)

Gasifikatzaileak Elikagaian karbono dioxidoa () sartzea dute helburu. Karbono dioxidoa (E-290)
Gelifikatzaileak Bere izenak adierazten duen bezala, gelak eratzen dute elikagaiei egitura emanez. Potasio klorhidrikoa (E-508)

Pektinak (E-440)

Gatz urgarriak Hauen helburua izango da elikagai prestatuen proteinak berriz antolatzea eta koipearen bereizketa ekiditea. Malato sodikoa (E-350)

Azido adipikoa (E-355)

Aurreko ataletakoak ez diren funtzioak gauzatzen dituzten substantziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mota Funtzioa Adibideak
Pisu agenteak Elikagaiak bolumena eta egitura hartzea behar duenean gehitzen dira.
Estaldura agenteak Elikagaiaren kanpoaldea hobetzeko (kanpo itxura zein babesa) gehitzen dira (distira emateko agenteak, estaldura agenteak, geruza sortzeko agenteak…) Azido alginikoa (E-400)

Sodio alginatoa (E-401)

Amonio alginatoa (E-403)

Azidotasun zuzentzaileak Elikagaiaren azidotasuna edo alkalinotasuna kontrolatzeko asmoz gehitzen dira. Beharraren arabera, gehitu daitezke azidoak, baseak edo orokorrean pHa erregulatzeko agenteak. Azido adipikoa (E-355)

Azido fumarikoa (E-297)

Irinen tratamendu agenteak Irinaren egosketaren kalitatea eta kolorea hobetzeko gehitzen dira (ore egokitzaileak, irin zuritzaileak….). Kaltzio karbonatoa

Sodio sulfitikoa (E-221)

Ontzietako gasak Ontziratutako elikagaiak hondatzetik (oxidazio edo deskonposizio) babesteko asmoz, ontzian bertan sartzen diren gehigarriak (elikagaia sartu baino lehen, bitartean edo ondoren). Oxigenoa (E-948)

Nitrogenoa (E-941)

Gas propultsatzaileak Ontziratutako elikagaiak hondatzetik (oxidazio edo deskonposizio) babesteko asmoz, ontzian bertan sartzen diren gehigarriak (elikagaia sartu baino lehen, bitartean edo ondoren) Nitrogenoa (E-941)

Oxido nitrosoa (E-942)

Propanoa (E-044)

Entzimak Gehigarri hauek erreakzio kimikoak katalizatzeko gaitasuna duten mikroorganismoetatik lortzen dira, bai animalia bai landareetatik ere. Aspergillus niger jatorriko amiloglukosidasa (E-110)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  Reglamento (CE) n o 1331/2008 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 16 de diciembre de 2008 , por el que se establece un procedimiento de autorización común para los aditivos, las enzimas y los aromas alimentarios (Texto pertinente a efectos del EEE), 2008-12-31, http://data.europa.eu/eli/reg/2008/1331/oj/spa. Noiz kontsultatua: 2018-04-20 .
  2. a b (Ingelesez)  «EUR-Lex - 32008R1333 - EN - EUR-Lex», data.europa.eu, http://data.europa.eu/eli/reg/2008/1333/oj. Noiz kontsultatua: 2018-03-19 .
  3. a b (Ingelesez)  «EUR-Lex - 32011R1169 - EN - EUR-Lex», eur-lex.europa.eu, http://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/ALL/?uri=CELEX:32011R1169. Noiz kontsultatua: 2018-04-20 .
  4. (Gaztelaniaz)  «Aecosan - Agencia Española de Consumo, Seguridad Alimentaria y Nutrición», www.aecosan.msssi.gob.es, http://www.aecosan.msssi.gob.es/AECOSAN/web/seguridad_alimentaria/subdetalle/coadyuvantes_tecnologicos.htm. Noiz kontsultatua: 2018-03-19 .
  5. (Gaztelaniaz)  «Coadyuvantes con perfil lipídico, fundamentales para la industria alimentaria - Tech Press», Tech Press, 2011-12-15, https://techpress.es/coadyuvantes-con-perfil-lipidico-fundamentales-para-la-industria-alimentaria/. Noiz kontsultatua: 2018-03-19 .
  6. (Euskaraz)  Fundazioa, Fundación Vasca para la Seguridad Agroalimentaria - ELIKA - Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal, «ELIKA kontsumitzaileentzat - Elikagai gehigarriak», www.elika.eus, http://www.elika.eus/consumidor/eu/preguntas_aditivos.asp. Noiz kontsultatua: 2018-03-19 .