Elikagai biologiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Argi-belar hazi ekologikoak ernegailuan.
Babarrun kimu ekologikoak.

Elikagai biologikoak laborantza nahiz abeltzaintza produktuak dira; prozesu biologiko baten bidez lortu direnak, alegia. Prozesu honen helburu nagusia elikagai osasuntsuak lortzea den arren, ingurumenaren zaintza ere oso kontutan hartzen du. Horregatik, kutsatzen ez duten teknikak erabiltzean oinarritzen da eta baita ere, ekoizteko erabiltzen den energia murriztu eta substantzia ez-biologikoen erabilpena gutxitzean.

Ekoizleek oso kontutan hartzen dute era honetako elikagaiek agrokimikorik ez edukitzea, eta era berean, ez dituzte elikagai transgenikoak sortzen beraiekin. Gauzak honela, uztak aberasteko beste osagairen bat behar izaten dute: konposta, hain zuzen ere. Hau materia organikoaren deskonposizioaz sortzen den ongarria da, eta beraz, ez du substantzia kimikorik. Modu honetan, lurretik jasotzen ditugun substantzia berberak kutsatu gabe lurrera itzultzea lortzen da, eta bide batez, horrekin hazten diren produktuak ere ez dituzte kutsatzen. Gainera, beste metodo batzuk ere erabiltzen dituzte ahalik eta kalte gutxien sortzeko, adibidez, ureztatzen sistema naturalez baliatzea. Horrela lurraren higadura ekiditea lortzen da. Horretaz gain, askotan azken kontsumitzaileak hartzen dituen bildukia ere ekologikoa izaten dute.

Beraz, elikagai hauen xede nagusia osasunarentzat kaltegarriak ez diren janariak sortzea da. Aldi berean, hauek sortzen diren ingurugiroa babestea eta bertan betidanik egon izan den oreka mantentzea. Substantzia toxiko edo kimikoak gorputzarentzat osasuntsuak ez direnez, ez dituzte gehienetan erabiltzen, naturan azaltzen direnez gain noski. Honek, abantaila bat ematen die nekazaritza industrialaren aurrean. Izan ere, gero eta gehiago dira salatuak izan diren ekoizle industrialak nerbio sistema, giltzurrun eta gibelean kalteak eragiten dituzten elikagaiak saltzearren.

Identifikatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain arte, elikagaiak erosterako orduan beraien itxura, kolorea, forma, hartu izan dugu kontutan. Baina, orain beste faktore bat ere sartu ahalko litzateke zerrenda horretan: berain jatorria. Beraz, jatorri natural batetik datozen elikagai guztiak biologikoak dira. Hau da, ez dira zertan fruitu edo barazkiak izan behar. Adibidez, hormona edo antibiotikorik hartzen ez duten animaliak jatorri natural batetik datozela onartzen da, sustantzia toxikorik jasan gabe, eta beraz, beraien haragia eta esnea biologikotzat hartzen da. Hala ere, oraindik fruta, zerealak eta barazkiak dira ospe gehien duten elikagai biologikoak.

Kontsumoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkataritza aldetik, gero eta argiagoa da produktu hauenganako eskaera handitzen doala. Dagoeneko ez natura dendetan, baizik eta supermerkatu arruntetan ere produktu hauei leku bat egin behar izan zaie. Gainera, aipatzekoa da produktu biologikoek industrialek baino gehiago balio dutela; elikagai biologikoek askoz ere naturalek baino neurri gehiago bete behar dituztelako eta lan horretan erabili behar dituzten produktuek prezioa asko garestitzen dutelako. Hala ere, igoera hori arrazoi gehiagorengatik gertatzen da:

Lehenengo arrazoia, produktu biologikoen eskaintza, duten eskaeraren aldean nahiko eskasa dela da. Eta hau gutxi balitz, produktu normalengandik banatu behar dituzte ekoizte eta biltze prozesu guztian. Honek esku lan gehiago eskatzen du eta beraz, jende gehiago ordaindu beharra. Bestalde, ingurumeneko arazoek ere garestitzean eragiten dute. Esaterako, lurrerako mineral hobeez baliatzea, animalien ongizatea bilatzea, eta guzti hori bermatzen duten pertsonek soldata egoki bat jasotzea.

Horregatik, herrialde askotan dirulaguntzak ematen zaizkie produkzio biologikoa ekoizten dutenei. Sistema hau iparraldeko herrialdeetan dago garatuta gehien bat eta mota askotako laguntzak izan ohi dira. Alde batetik, ongarri bereziek edota lurraren zaintzak izan ditzakeen diru galerak irabaziekin egokitzeko. Eta bestetik, produktu hauek salmentara eramateak dakartzan gastuak konpentsatzeko.

Lege ezarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elikagai hauek kontsumoaren aldetik dituzten berezitasunak ikusiz, argi geratzen da elikagai biologikoek nolabaiteko kontrola izan behar dutela. Hau dela eta, gai hau baldintzatuko duen sistema baten ezarpena martxan jarri da eta "biologiko" izena jasotzeko ezinbestekoak diren neurriak ezarri ditu:

  • Inguruko ur eta landaretzaren egoera naturala guztiz errespetatzea.
  • Debekatua dago sustantzia kimikoak erabiltzea; sintetikoak, hormonak , antibiotikoak eta beste asko barne.
  • Animaliei zaintza ona ematea.
  • Oreka ekologikoa eta zuzena den ekoizpen sistema aurrera eramatea.

Neurri horiek jarraituz, 4 mailatan sailkatzen ditu elikagai biologikoak:

  •  %100 biologikoak: inolako sustantzia toxikorik gabekoak.
  • Biologikoak: %95 batean biologikoak direnak dira.
  • Produktu biologikoz egindakoak: %95 eta %50 bat artean dira biologikoak.
  •  %50 biologikoak: Maila bat arte biologikoak diren produktuek osatzen dute.

Beraz, nahiz eta produktu batek biologiko izena eraman, ez du esan nahi guztiz biologikoak direnik. Horren ondorioz, legeak elikagai guztien bildukian zehaztasuna ipinarazten du. Hau da, zergatik diren biologikoak eta zer produktu edo biltze sistema industrial erabili diren ekoizte orduan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elikagai biologiko Aldatu lotura Wikidatan