Elikagai funtzional

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Elikagai funtzionala ohiko elikadurarekin batera hartzen den elikagaia da, pilula, kapsula edo dieta gehigarria ez dena eta efektu nutrizionalez gain, organismoaren funtzioren baten edo gehiagoren gainean efektu onuragarria duena, bai osasun egoera hobetzeko baita gaixotasun bat pairatzeko arriskua murrizteko ere.

Osagaietako batek organismoaren funtsezko funtzioetan berariazko eragin mesedegarria izango du. Elikagaiari osagai bat gehituz edo kenduz, egitura kimikoa aldatuz edo biodisponibilitatea handituz bilakatu dezakegu elikagai bat funtzional.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osasun fisiko zein psikologikoaren eragin positiboa edota gaixotasunak nozitzeko arriskua murriztu dezaketen elikagaiak dira. Eragin horien efektua zientifikoki frogatuta egongo dira eta akzio mekanismoak adierazita.

Elikagai funtzionalak ohiko elikaduraren barne sartzen dira, hau da, ez dira ez pilula ez hauts solugarriak izango, elikagaiak izango dira. Horretaz aparte, zehaztuta egongo da daukaten funtzioa eta funtzio hori bete dadin elikagai horretatik hartu beharreko kantitatea.

Edozein elikagai ezin da funtzionala izan; mota hauetako produktuak Europako arautegiak erregulatzen ditu [1] elikagai berrien arautegiaren barruan.

Produktu hauen helburua egoera osasuntsua mantentzen laguntzea, hots, beharrizan nutritiboetara heltzeko errefortzu izantnea; eta gaixotasun konkretuak pairatzeko arriskua edo horien tratamendua egitea. Efektu onuragarri horien arabera honako sailkapen hau egin daiteke:

  • Haurtzaro goiztiarretan hazkuntza eta garapena bermatzeko
  • Prozesu metabolikoak erregulatzeko
  • Estres oxidatiboaren kontrako babesa izateko
  • Fisiologia kardiobaskularra eta gastrointestinala mantentzeko
  • Ikasteko eta prozesu mentalen errendimendua handitzeko
  • Egoera fisikoaren errendimendua handitzeko eta hobetzeko

Osagai funtzionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Probiotikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Probiotikoak hesteetan bizirik dauden eta mikrobiotaren parte bihurtzen diren mikroorganismoak dira. Kantitate nahikoan elikagaien bidez hartzen direnean horien hainbat onura lor daitezke: laktosaren liserigarritasuna hobestea, Ca xurgapena hobestea, beherakoen ondorengo egoera mikrobianoan laguntzea eta funtzio immunearen estimulazioa eragitea.

Probiotiko bezala erabiltzen diren mikroorganismo arruntenak Lactobacillus eta Bifidobacterium generoko zenbait espezie dira, horien artean L. rhamnosus, L. casei, L. johnsonii, B. adolescentis, B. bifidum eta B. lactis. [2] Organismo hauek dituzten produktu ohikoenak esnekiak (jogurta, kefirra, gazta) eta hartzitutako bestelako elikagaiak (Chucrut, miso pasta...).

Zuntz dietetikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuntz dietetikoa bide gastrointestinalaren entzimen hidrolisiarekiko iraunkorrak diren landare jatorriko polisakarido osoak dira. Zuntzaren gomendio dietetiko orokorra 25-30g/egun-ekoa da eta zahartzaroan gomendioaren maximoak lortzea saiatu beharra dago. Zuntzak dituen funtzioak desberdinak izango dira zuntz motaren arabera:

Zuntzaren funtzioak
Zuntz disolbagarria Zuntz disolbagaitza
Prebiotikoa (mikrobiotaren elikagai) Heste peristaltismoa handitu; idorreria ekidin
Kolonozitoek energia iturri bezala erabiliko duten kate motzeko gantz azidoak ekoiztu
Hesteko pH azidifikatu eta heste flora (mikrobiota) mantendu Gorotz bolumena handitu
Gorotz bolumena handitu
Gantz eta azukreen xurgapena moteldu

Funtzio horiek hainbat onura ekarriko dituzte organismoarentzat, hala nola, koloneko minbizia ekidin, hestean zeharreko garraioa ahalbidetu, biotzeko gaixotasunak pairatzeko arriskua murriztu, e.a.

Gantz azidoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gantz azidoak karbonoz eta hidrogenoz osatutako kate luzeko estruktura lipidikoak dira. Molekulek dituzten lotura kopuruaren arabera gantz azido aseak, monoasegabeak edo poliasegabeak izango dira. Elikagai funtzionaletan interesgarriak diren gantz azidoak omega-3 eta azido oleikoa dira. Omega-3 gantzen artean garrantzitsuenak alfa-linoleikoa, EPA (azido eikosapentanoikoa) eta DHA (azido dokosahexanoikoa) dira eta arrainetan eta arrainetatik eratorritako olioetan aurkitu daitezke (izokina, sardina, berdela, amuarraina...). Azido oleikoaren iturri garrantzitsuena oliba olioa da.

Lipido mota hauek sistema kardiobaskularrean garrantzi handia dute, izan ere, sistema kardiobaskularrean ematen diren gaixotasunen prebentzioa eragiten dutelako eta minbizi mota batzuen aurkako babesa direlako.

Antioxidatzileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antioxidatzaileak beste molekulen oxidazioa prebenitzen edo atzeratzen dituzten molekulak dira. Molekulak oxidatzen direnean erradikal askeak sortzen dira, zeluletan kalteak eragiten dituztenak. Antioxidatzaileen funtzioa da eurak lehenago oxidatzea da erradikal askeen formakuntza ekiditeko. Era naturalean aurki daitezkeen molekulak dira, bereziki fruta eta barazkitan aurki daitezkeenak, baita te, ardo eta fruitu lehorretan ere. Antioxidatzaile diren molekula batzuk hauek dira: C bitamina, E bitamina, likopenoa, beta karotenoak eta zinka.

Antioxidatzaileen onura nagusiena aterosklerosi arriskua murriztea eta zahartzea moteltzea dira, LDL molekulen oxidazioa ekiditen baitute.

Fitokimikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fitokimikoak landareek ekoizten dituzten substantziak dira baina gizakiarentzat esentzialak ez direnak.

Aminoazido eta eratorriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzaro goiztiarretan hazkuntza eta garapena bermatu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prozesu metabolikoak erregulatu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estres oxidatiboaren kontrako babesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fisiologia kardiobaskularra eta gastrointestinala mantendu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasteko eta prozesu mentalen errendimendua handitu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egoera fisikoaren errendimendua handitu eta hobeu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]