Edukira joan

Elilla Bagge

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elilla Bagge
Bizitza
JaiotzaAltershausen (en) Itzuli1847ko urriaren 28a
Herrialdea Alemania
Heriotza1901 (53/54 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, idazlea eta hezitzailea

Elisabeth (Elilla) Bagge (Altershausen, Königsberg in Bayern, 1847ko urriaren 28a1901) alemaniar idazle, itzultzaile eta irakaslea izan zen[1].

Elilla Bagge 1847an jaio zen Altershausenen, Königsberg in Bayern hiritik gertu, Oscar Bagge artzain eta idazle ospetsuaren alaba. Maistra moduan trebatu zen eta Alemanian, Suitzan eta Ingalaterran lan egin zuen. Geroago hizkuntzak irakatsi zituen. Leipzigen kokatu zen eta han bizi izan zen 1898ra arte[1][2][3].

1880ko hamarkadaren erdialdean, norberak idatzitako lanak eta itzulpenak argitaratzen hasi zen, besteak beste Adèle Huguenin (T. Combe) idazle suitzarraren lanak. Edna Lyall, René Fath, Pierre Loti eta Jean Rameau bezalako idazleen lanak ere itzuli zituen alemanera[1][2][3].

Norberaren lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Feinde des Familienglückes (1889)
  • Das Kleeblatt (1898)
  • Adèle Huguenin (T. Combe). Monsieur Vélo, Herkules’ Geheimnis, Doktor Job. 3 Novellen (1885)
  • Adèle Huguenin (T. Combe). Der arme Marcel. Novelle (1888)
  • Adèle Huguenin (T. Combe). Electric-Electrac (1889)
  • Adèle Huguenin (T. Combe). Die Schwestern Verdan (1893)
  • Edna Lyall. Donovan. Lebensgeschichte eines Engländers aus unseren Tagen (1894)
  • René Fath. Eine amerikanische Heirat (1901)
  • Pierre Loti. Die Islandfischer (1901)
  • Jean Rameau. Mariens Hochzeit (hil ostekoa, 1906)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Alemanez) Czoik, Peter. «Elilla Bagge» Autorinnen & Autoren (Noiz kontsultatua: 2025-02-13).
  2. a b (Alemanez) Pataky, Sophie. (1898). «Bagge, Frl. Elilla» Lexikon deutscher Frauen der Feder. 1 Berlin, 31-32 or. (Noiz kontsultatua: 2025-02-13).
  3. a b (Alemanez) Friedrichs, Elisabeth. (1981). Die deutschsprachigen Schriftstellerinnen des 18. und 19. Jahrhunderts. Ein Lexikon. Stuttgart: Metzler, 13 or. ISBN 3-476-00456-2..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]