Elimo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sizilia arkaikoa

Elimoak (antzinako grezieraz: Ἔλυμοι; latinez: Elymi) Europako antzinako herri bat zen, Brontze eta Antzinaro klasikoan Siziliako mendebaldean bizi zena.

Jatorriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istorio mitologikoez aparte, ezer gutxi dakigu elimoen nortasunez eta kulturaz. Zaila da haien auzokideetatik (sikanoak) bereiztea Burdin Aroko aztarna arkeologikoetan (K.a. 1100-700). Geroago, ematen du greziar kolonizatzaileen alderdi asko onartu zituztela, hala nola, Segesta tenplua eraikitzea eta greziar alfabetoa erabiltzea beraien hizkuntzan idazteko. Gaur egun inork elimoen hizkuntza deszifratu ez duenez, espekulatu da ez indoeuroparreko hizkuntza zen.

Segestako elimoen tenplua

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elimoen jatorri zehatzak ezezagunak dira, nahiz eta (zenbait aurkikuntza arkeologikoetan oinarriturik), Siziliara emigratutako anatoliarrak ziren[1]. Antzinako greziarrentzat troiataren ondorengoak ziren. Tuzididesen ustez, haien arbasoak Troiako errefuxiatuak ziren. Akeoek Troia suntsitu zutenean, talde batek alde egin zuen eta Mediterraneoan zehar bidaia luze baten ondoren, Sizilian lehorreratu ziren. Sorterriko sikanoekin ezkondu ziren etnia berri bat sortuz, elimoak. Virgiliok zioenez, elimoak Siziliara heldu ziren Azestes heroiak gidatuta.

Elimoek harreman lagunkoiak eta aliantzak zituzten Kartagorekin eta etengabeko gatazkak Siziliako mendebaldeko greziar kolonien espantsionismoarekin, Selinonterekin gehienbat. Behin baino gehiagotan, K.a. 580 ondoren, Selinonteren mugengatik, gerrak piztu ziren. Elimoek Atenasekin aliatu ziren Selinonteren kontra borrokatzeko. Horrek zorigaiztoko siziliar espedizioa eragin zuen (K.a. 415-413). Porrot horren ondoren, kartagotarrak berotu ziren K.a. 409an Selinonte erasotzeko eta, azkenean, etsaiak suntsitu zituzten.

Hala ere, Lehenengo Gerra Punikoan Kartagoaren aliantza utzirik Erromatarren alde jarri ziren. Erromatar garaian, elimoen estatus bereziarekin, ez zituzten zergarik ordaindu behar. Dirudienez, egoera hau izan zen elimoak troiatarren ondorengoak zirelako, beraz erromatarren senideak. Elimoak erromatar garaian desagertu ziren, seguruena Siziliako populazioan asimilatu zirelako.

Elimoen lurraldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elimoek eta sikanoek Siziliaren mendebaldea partekatzen zuten, geroago feniziarrekin, eta azkenean grekoekin. Haien hiririk nagusienak honako hauek ziren: Segesta (hiriburu politikoa); Eryx (gaurko Erice) gune erlijiosoa, eta Entella. Beste hiri batzuen artean Elima, Haliciae, Iaitas, Hypana eta Drepanon zeuden.

Elimoen zonaldea eta hiririk nagusienak

Elimoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta indoeuroparra izan, elimoerak ez du antzarik Italiako beste hizkuntzekin. Honi buruz dakiguna, Ericen eta Segestan aurkitutako txanpoi eta zeramikako inskripzioetan agertu da. Azken hauetan, eskaintza erlijiosoei buruzko joskerak gramatikalak daude, datiboan idatzita. Greziar alfabetoko inskripzioak dira, K.a. VI eta IV. mendeen artekoak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Giuseppe Valenza, Elamiti Elimioti Elimi Il Teatro Genealogico degli Elimi nel crocevia del Mediterraneo. Marostica, 2022, (ISBN 978-88-908854-2-6).

, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SALERNO, Vicenso: Siziliako herriak: Elimoak (ingelesez)