Elisa Leonida Zamfirescu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elisa Leonida Zamfirescu

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElisa Leonida Zamfirescu
JaiotzaGalați1887ko azaroaren 10a
Herrialdea Errumania
Lehen hizkuntzaerrumaniera
HeriotzaBukarest1973ko azaroaren 25a (86 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaKopenhageko Unibertsitatea
Berlingo Unibertsitate Teknikoa
Hizkuntzakalemana
errumaniera
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, irakaslea eta asmatzailea
Enplegatzailea(k)Institutul Geologic al României (en) Itzuli

Elisa Leonida Zamfirescu (Galați, 1887ko azaroak 10 - Bukarest,1973ko azaroak 25) errumaniar ingeniari kimiko, asmatzaile, irakasle eta nazioarteko desarmearen defendatzailea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamar anai-arreba izan zituen; haietako batzuk eskultura, zinema eta medikuntza alorretan ezagunak; hala nola Gheorghe Leonida eskultorea edo Dimitrie Leonida, 1909an Bukaresteko Museo Teknikoaren sortu zuena. Bukaresten egin zituen batxilergo ikasketak eta bertako politeknikoan saiatu zen ikasketak jarraitzen zubi eta errepideen alorrean, baina ez zuten onartu emakumea izateagatik. Ondoren, lortu zuen Berlinen onartua izatea eta 1912. urtean ingeniaritza ikasketak burutu zituen, arrakastaz, hasierako hainbat oztopo gainditu ondoren.[1] Handik Bukarestera itzuli zen, eta hango Instituto Geologikoaren buru gisa jardun zuen. 1918an Constantin Zamfirescu ingeniariarekin ezkondu zen, eta bi alaba izan zituen harekin.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edateko uren analisi teknika berrien ikerkuntzan aritu zen eta harrikatz, eskisto bituminoso, gas natural, kromo, bauxita eta kobrezko baliabide berriak identifikatu zituen. Kobre sulfatoaren ekoizpena Errumanian ikertu eta era eraginkorrean garatu zuen (landareak kaltetzen zituzten onddoen aurka erabiltzen zen).[2]

Ondoko lanak argitaratu zituen:

  • Contribuţiuni la studiul bauxitelor din România (1931).
  • Studiul chimic al cromitelor din Munţii Orşovei (1939).

Fisika eta kimika irakasle ere aritu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. García García, Laura. Elisa Leonida Zamfirescu, la primera ingeniera de Europa. mujeresconciencia.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
  2. Leonida-Zamfirescu, Eliza. DMG-Lib.org (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).


Biografia
Errumania
Artikulu hau Errumaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.