Elisa Sainz de Murieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elisa Sainz de Murieta
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElisa Sainz de Murieta
JaiotzaBilbo, 1977 (46/47 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta geologoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alkartasuna

Elisa Sainz de Murieta Zugadi (Bilbo, 1977) bizkaitar geologo, ikertzaile eta politikari ohia da. EHUn ikasi ondoren, 2005 eta 2007 artean Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailean lan egin zuen. Aldaketa klimatikoa ikertu du.[1][2]

2010etik Basque Center for Climate Change (BC3) erakundeko kide ikertzailea da eta doktoregoa burutu zuen itsas mailaren igoerak euskal kostaldean izango zuen ingurumen eta ekonomia eraginari buruz.

2017-2019an London School of Economics-eko Grantham Research Instituteko doktoreko osteko ikerlari jardun zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Petxarroman, Iñaki. ««Neurriak orain hartu behar dira; ezin dugu itxaron»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-11).
  2. BC3 Basque Centre for Climate Change - Klima Aldaketa Ikergai - Elisa Sainz de Murieta. www.bc3research.org (Noiz kontsultatua: 2022-08-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.