Elisabet Amalia Hesse-Darmstadtekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Elisabet Amalia Hesse-Darmstadtekoa
Elisabeth Amalia Magdalena im Jahr 1705.jpg
Bizitza
Izen osoa Elisabeth Amalie Magdalene von Hessen-Darmstadt
Jaiotza Gießen1635eko martxoaren 20a
Heriotza Neuburg an der Donau1709ko abuztuaren 4a (74 urte)
Hobiratze lekua Q1623151
Familia
Aita George II, Landgrave of Hesse-Darmstadt
Ama Sophia Eleonore of Saxony
Ezkontidea(k) Philip William, Elector Palatine
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Hesse
Jarduerak

Elisabet Amalia Hesse-Darmstadetkoa (1635eko martxoaren 20a - 1709ko abuztuaren 4a) Hesse-Darmastadteko printzesa izan zen eta Palatinatuko printze-hauteslearen emaztea. Giessenen jaioa Jurgi II.a Hesse-Darmastadtekoaren eta Sofia Eleonor Saxoniakoaren alaba izan zen. Bere anai-arreben artean zauen Luis VI.a Hesse-Darmstadtekoa, etorkizuenean landgrave izango zena, eta Ana Sofia Hesse-Darmstadtekoa, Quedlinburgeko abadesa izango zena.

Bere amak hezi zuen luteranismoan. Neska ederra zen, ile horikoa. Bere alabek ere ile horia izango zuten eta Dorotea Sofia, bereziki, ilearen koloreagatik gogoratzen da.

1653ko irailaren 3an Langenschwalbachen ezkondu zen Filipe Gilen Neuburgekoarekin, konde palatinoa, gerora Palatinatuko printze-hautesle izango zena. Bere senarrak 20 urte gehiago zituen eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko estatu garrantzitsuenetako bateko oinordekoa zen. 1653ko azaroaren 1ean katolizismora aldatu zen, Maximiliano Henrike Bavariakoaren aurrean.