Elisabet Bavariakoa, Belgikako erregina
- Artikulu hau Belgikako erreginari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elisabet erregina (argipena)».
Elisabet Bavariakoa, Belgikako erregina | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1909ko abenduaren 17a - 1934ko otsailaren 17a ← Maria Henriketa Austriakoa - Astrid Suediakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Possenhofen (en) ![]() | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Brusela, 1965eko azaroaren 23a (89 urte) | ||
Hobiratze lekua | Royal Crypt (en) ![]() | ||
Heriotza modua | : gaixotasun kardiobaskularra | ||
Familia | |||
Aita | Karl Theodor, Duke in Bavaria | ||
Ama | Maria Josefa Portugalgoa | ||
Ezkontidea(k) | Alberto I.a Belgikakoa (1900eko urriaren 2a - | ||
Seme-alabak | |||
Anai-arrebak | |||
Leinua | Wittelsbach-eko etxea House of Saxe-Coburg and Gotha (en) ![]() | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | alemana frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa eta argazkilaria | ||
Lantokia(k) | Soest (en) ![]() | ||
Jasotako sariak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
![]() ![]() ![]() |
Elisabet Bavariakoa (Possenhofengo gaztelua, 1876ko uztailaren 25a - Brusela, 1965eko azaroaren 23a), dukesa Bavarian, belgikarren erregina ezkontidea izan zen 1909 eta 1934 bitartean.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Karl-Theodor Bavariakoaren eta Maria Josefa Portugalgoaren alaba zen. Wittelsbacheko etxearen adar txikietako bateko kidea zen aitaren aldetik, Maximilian Joseph Bavariakoaren eta Luisa Bavariakoaren biloba. Amaren aldetik Mikel I.a Portugalgoaren eta Adelaida Löwenstein-Wertheim-Rosenbergekoaren biloba zen.
1900ean, Alberto Belgikako printze oinordekoarekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba izan zituzten:
- Leopoldo III.a Belgikakoa, belgikarren erregea 1934-1951 bitartean. Haren lehen emaztea Astrid Suediakoa izan zen, eta Maria Liliana Baels bigarrena.
- Karlos Belgikakoa, Jacqueline Peyrebrunerekin ezkondu zena.
- Maria Josefa Belgikakoa, Humberto II.a Italiakoarekin ezkondu zena.
Okupazio naziaren garaian, bere harremanak erabiliz, ehunka haur juduren deportazioa ekiditen saiatu zen; arrakasta txikia izan bazuen ere, Zuzena Nazioen Artean izendatu zuen Yad Vashem israeldar erakundeak.[1] Ezaguna egin zen Bigarren Mundu Gerraren ostean, Gerra Hotzaren garaian hainbat herrialde komunistetara bisitak egin zituelako, hala nola SESBra, Txinara eta Poloniara. Horregatik "erregina gorria" ezizena eman zioten Belgikan. Artearen eta kultuaren maitalea, kultura erakunde askotako mezenas izan zen. 1965ean hil zen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Wittelsbach Elisabeth (1876 - 1965 ). The Righteous Among The Nations, db.yadvashem.org (Noiz kontsultatua: 2019-2-2).
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elisabet Bavariakoa, Belgikako erregina ![]() |