Elisabet Belgikakoa

Elisabet Belgikakoa, Brabanteko dukesa (Élisabeth Thérèse Marie Hélène izenez; Brusela, Belgika, 2001eko urriaren 25a), Filipe eta Matilde errege-erreginen alaba nagusiena da, eta oinordeko printzesa, 2013. urtean aita tronura igo zenetik. Gainera, Elisabetek Brabanteko dukesa, oinordeko titulua du.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2001eko urriaren 25ean jaio zen Anderlecht-eko (Brusela) Erasmus Ospitalean, bere aitaren aldeko aitona Alberto II.a erregearen erregealdian. Jaio zenean, Belgikako tronurako oinordetza-lerroko bigarrena zen, bere aitaren atzetik, sasoi hartan Brabanteko dukea zena, gero Filipe erregea.
Elisabet, berez, Belgikako errege-familiako eta Saxonia-Coburgo-Gothako Errege Etxeko (Belgikako etxea) kidea da jaio zen unetik.
Elisabeten lehen agerpen publikoa 2006. urteko uztailaren 21ean izan zen, Te Deum batean gurasoekin joan zenean Bruselako San Migel eta Santa Gúdula katedraleko Egun Nazionalaren ospakizunetara.
Bataioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaio eta bi hilabetera, 2001. urteko abenduaren 9an, Belgikako Ardenetako Ciergnon gazteluko kapera pribatuan bataiatu zuten. Ekitaldia Belgikako hiru hizkuntza ofizialetan egin zen, eta Godfried Danneels kardinala izan zen buru. Bere aitabitxia bere lehengusu Amadeo Belgikako printze eta Austria-Ekialdeko artxidukea izan zen eta amabitxia bere amaren aldeko izeba Elena d'Udekem d'Acoz kondesa.
Haurrideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gabriel Balduino Carlos Maria printzea, 2003. urteko abuztuaren 20an jaioa
- Manuel Leopoldo Guillermo Francisco Maria printzea, 2005eko urriaren 4an jaioa
- Leonor Fabiola Victoria Ana María printzesa, 2008ko apirilaren 16an jaioa
Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elisabetek Bruselako Sint-Jan Berchmanscollegen bukatu zituen ikasketak (nederlanderaz, Belgikako hizkuntza ofizialetako bat).
Brabanteko Elisabet dukesak Galesko UWC Atlantic College ospetsuan hasi zituen ikasketak, Llantwit Majorren, Cardiffetik hurbil, eta bertan egin zituen nazioarteko batxilergoko bi urteak. Ikasturtea bukatu baino lehen itzuli behar izan zuen bere herrialdera COVID-19ren osasun krisiaren ondorioz, baina urrutitik ikasketak bukatu ahal izan zituen.
Elisabetek prestakuntza militarrari ekin zion, alderdi hori ezinbestekoa baitzen belgikarren hurrengo erregina izateko. 2020. urteko abuztuaren 31n, printzesa Bruselako Errege Akademia Militarreko ikasle jardun zuen urtebetez. 2021. urteko urrian Historia eta Politika ikasten hasi zen Oxfordeko Unibertsitatean, Lincoln Collegen, aitaren urratsei jarraituta izen handiko unibertsitate horretan eta 2024. urtean graduatu zen.
Gero printzesa Harvard Kennedy Eskolan onartu zuten, bi urtetan Politika Publikoen Maistratza egiteko.
Brabanteko dukesa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1991. urtean, Lege Salikoa indargabetu zen Belgikan, eta Belgikako printzesei eta haien ondorengoei oinordetza-eskubide guztiak eman zitzaizkien. Agintean dagoen subiranoaren alaba nagusiena denez, Elisabet da ondorengotza-lerroan lehena, eta, azkenean, Belgikako tronua hartu ahal izango duen lehen emakumea. Tradizioz, tronurako oinordekoaren seme zaharrenak Henaoko konde titulua jasotzen zuen, baina, titulu horren hizkuntza-desberdintasunen ondorioz, errege-dekretu bidez indargabetu zen jaiotzaren ostean.
2013ko uztailaren 21ean, bere aitona Alberto II.a erregeak abdikatu zuenean eta bere aita, Filipe, belgikarren errege bihurtu zenean, Elisabetek Brabanteko printzesa oinordeko eta dukesa titulua jaso zuen eta duintasun hori izan zuen 33. pertsona bihurtu zen.[1]
2020. urteko apirilaren 26an, Bruselako Suhiltzaileen Kuartelean entrenamendu saio bat bisitatu zuen aitarekin batera, oporretan zegoen bitartean. Probako sute bat itzaltzen parte hartu zuen printzesak entrenamendu saioan.[2][2]
Armak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]|
Brabanteko dukesa eta Leopoldo I.a erregearen ondorengoa denez, printzesak Filipe erregearen 2019ko errege-dekretuan zehaztutako armarria erabiltzeko eskubidea du.[3] Adoptatua 2019.eko uztailak 12 Koroa Belgikako printzearen koroarekin koroatua. Armarria Losange sable batean, urrezko lehoi zutitu bat, gulez armatua eta linguatua (Belgika), sorbaldan hamar sable eta urrezko barraz ebakitako armarri bat, bandan dagoen sinoplezko gartzelin batez kargatua (Wettinen etxea), hiru puntako urrezko lanbelaren gainean. EuskarriakBi lehoi zaindari, bakoitzak urrezko lantza bati eusten ziola, Brabanteko Dukerriko estandartearekin. Lema rantsesez: L'union fait la force neerlandéraz: Eendracht maakt macht alemanez: Einigkeit macht stark Beste elementu batzuk Multzoa purpura koloreko mantu baten gainean jartzen da, erbinude zurizko forrua, litsak eta urrezko borlak dituena eta Belgikako errege koroaz apaindua. |
Maila militarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2020ko irailaren 25etik 2023ko irailaren 26ra - Belgikako Errege Akademia Militarreko kadetea.
[4][5]
Ohorezko goraipamenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Belgikako ohorezko goraipamenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ El rey Alberto II de Bélgica abdica en su hijo. .
- ↑ a b Surprise! The Duchess of Brabant joins her father King Philippe on visit to firefighters of Brussels. 26 de abril de 2019.
- ↑ Philippe, Koning der Belgen. (2019-07-12). «Koninklijk besluit houdende vaststelling van het wapen van het Koninklijk Huis en van zijn leden» Moniteur Belge/ Belgisch Staatsblad.
- ↑ Hurtado, Alexandra. (2020-09-16). «PRINCESS SWAPS DRESSES FOR MILITARY FATIGUES: SEE THE ROYAL TEEN IN ACTION» Hola!.
- ↑ Dehandschutter, Wim. (2022-04-26). «Nieuwe foto’s van prinses Elisabeth in militair uniform duiken op» Nieuwsblad.
- ↑ " Je jure fidélité au Roi, obéissance à la Constitution et aux lois du peuple belge ! ". Belgian Royal Palace 2023-09-27.
- ↑ «Kroonprinses Elisabeth legt eed af als officier, exact 43 jaar na koning Filip» HLN 2023-09-26.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondorengotza-lerroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Aurrekoa: | Brabanteko dukesa
2013ko uztailaren 21 - ... |
Hurrengoa
Karguan |
| Aurrekoa: | Belgikako tronurako ondorengotza-lerroa
1.a |
Hurrengoa: |