Elisabet Benavent

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elisabet Benavent

Bizitza
JaiotzaGandía1984ko uztailaren 3a (39 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaCEU Herrera kardinala Unibertsitatea lizentzia
Madrilgo Complutense Unibertsitatea master
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Lan nabarmenak
betacoqueta.com
IMDB: nm11312725 Edit the value on Wikidata

Elísabet Benavent, bere sare sozialetan Beta Coqueta izenez ezaguna (Gandía, Valentzia, 1984ko uztailaren 3a) komedia erromantikoko nobelen idazle espainiarra da eta En los zapatos de Valeria saga nabarmentzekoa da. Bere eleberri guztien artean 3 milioi eta erdi ale baino gehiago saldu ditu eta Espainiako literatura garaikideko idazle garrantzitsuenetariko bat da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elísabet Benavent Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da Valentziako CEU Herrera kardenala Unibertsitatean. Lizentziatura horren ondoren, Madrilera joan zen bizitzera, eta han egin zuen Komunikazio eta Arteari buruzko masterra Madrilgo Complutense Unibertsitatean, eta hantxe jarraitzen du.

Bere esanetan, idazteko zaletasuna oso goiz sortu zitzaion, ahizpak irakurzaletasuna irakatsi baitzion, baina ez daki zehatz-mehatz nola hasi zen idazten, hori egiteko beharra sentitzen zuen.[2] Bere nobela erromantiko-garaikideek (berak halaxe deitzen baititu) egin dute ezagun.[1]

Idazle ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaguna egin zen En los zapatos de Valeria lehen liburua argitaratu zuenean, 2013ko urtarrilaren 3an, plataforma digital baten bidez. Autoargitalpena Interneten argitaratu eta hilabete gutxira, Suma argitaletxeak eleberria argitaratu zuen "Valeria" sagaren lehen liburu gisa, eta Valeria en el espejo (2013), Valeria en blanco y negro (2013), Valeria al desnudo (2013), eta, azkenik, El diario de Lola (2015) liburuek Valeriaren eta haren lagunen istorioa kontatzen dute, bizitzako bidaia batean. Valeria sagaren 1.200.000 aletik gora saldu dira.[1] Saga hori hainbat hizkuntzatara itzuli da, besteak beste, frantsesera, neerlanderara, errusierara, turkierara, hungarierara, serbierara, kroazierara, eslovakierara eta mazedonierara.[3] Arrakasta horri esker, 2020ko maiatzaren 8an, Netflixek Valeria telesailaren lehen denboraldia estreinatu zuen. Eleberri horietan oinarritutako telesaila da, eta Diana Gómez, Paula Malia, Silma Lopez eta Teresa Riott dira protagonistak. Lehen denboraldiko harrera handiaren ondoren, 2021eko abuztuan bigarrena estreinatu zen, protagonista bakoitzaren istorioekin jarraituz.

Benaventek, 2014. urtean, beste bi eleberri-serie hasi zituen: Mi elección trilogia, Alguien que no soy (2014), Alguien como tú (2015) eta Alguien como yo (2015), maitasun-triangelu baten istorioa kontatzen duena. Bigarrena Silvia bilogia da, Persiguiendo a Silvia eta Encontrando a Silvia. Multinazional bateko langilea da Silvia, eta, bikotekideak utzi eta rock-izar batekin harremanetan hasiko da.

2016. urtean hiru eleberri argitaratu zituen; lehena, Mi isla, katalanera itzulia, non protagonista, apopilo-etxe baten jabe, maitemindu egin zen. Beste bi nobelek Horizonte Martina izeneko bilogia osatu zuen, Martina con vistas al mar eta Martina en tierra firme lanek osatua.

2017. urtean Sofia izeneko beste bilogia bat kaleratu zuen nobela hauekin: La magia de ser Sofía eta La magia de ser nosotros. Maitasunaren bila ari ez den, baina maiteminduko den zerbitzari baten istorioa kontatzen du, magia begietara begiratzean baino ez dagoela jakiten duenean. Urte horretan bertan argitaratu zuen Este cuaderno es para mí, egunkari gisa erabiltzeko liburua.

2018an, Canciones y Recuerdos (Fuimos canciones eta Seremos Recuerdos) bilogia argitaratu zuen. Iraganeko lastre emozionalei buruzkoa da, Macarena protagonistaren bidez. 2020ko urrian ezagutarazi zen bilogia horren egokitzapen zinematografikoa. Egokitzapen horri bizia eman dioten aktoreak María Valverdek Macarena rola eta Álex Gonzálezek Leo rola interpretatuz.[4]

2019an, Toda la verdad de mis mentiras argitaratu zuen. Lagun talde baten gezurrak eta adiskidetasuna aipatzen ditu, ezkondu aurreko agurra eta autokarabana. 2020an, Un cuento perfecto, arrakastaren eta zalantzaren arteko maitasun-istorioa kontatzen duena, eta aurreiritziei eta iritziei buruzko gogoeta egiten duena. 2021ean, Netflix-ek baieztatu zuen lan horren ikusizko egokitzapena sortuko zuela.[5] 2021eko apirilean kaleratu zen El arte de engañar al karma. Eleberri horretan, emakumeak artean eta edertasun arloan musak izateari utzi eta sortzaile izango dira.[6]

Elísabet Benaventek 3.500.000 ale baino gehiago saldu ditu argitalpen guztien artean.[7]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elisabet Benavent liburu-etxe batean liburuak sinatzen
Elisabet_Benaventeta Óscar Martínez Photocall argazkian Espainian telebista-kanal berria kaleratzeko festan, 2015.09.22

En los zapatos de Valeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • En los zapatos de Valeria (2013) [8]
  • Valeria en el espejo (2013) [9]
  • Valeria en blanco y negro (2013) [9]
  • Valeria al desnudo (2013) [9]
  • El diario de Lola (2015, Penguin Random House) [10]

Mi elección[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alguien que no soy (2014, Suma de letras) [11]
  • Alguien como tú (2015, Suma de letras) [12]
  • Alguien como yo (2015, Suma de letras) [12]
  • Tras las huellas de Alba, Hugo y Nico (2016, Suma de letras)

Silvia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Persiguiendo a Silvia (2014, Suma de letras) [13]
  • Encontrando a Silvia (2014, Suma de letras) [13]
  • Epílogo

Horizonte Martina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Martina itsasoari begira (2016, Suma de letras)[14]
  • Martina lurrean (2016, Suma de letras)[14]

Sofia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La magia de ser Sofía (2017, Suma) [15]
  • La magia de ser nosotros (2017, Suma) [16]

Canciones y Recuerdos[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fuimos canciones (2018, Suma) [17]
  • Seremos recuerdos (2018, Suma) [18]

Otras novelas[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mi isla (2017, Debolsillo) [19]
  • Toda la verdad de mis mentiras (2019, Suma) [20]
  • Un cuento perfecto (2020, Suma) [21]
  • El arte de engañar al karma (2021, Suma) [22]
  • Todas esas cosas que te diré mañana (2022)

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Este cuaderno es para mí (2017, Aguilar) [23]

Pantailarako egokitzapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Valeria: 2019ko otsailean, Netflixek "En los zapatos de Valeria" sagaren egokitzapena iragarri zuen, telesail gisa. Diana Gómez, Paula Malia, Silma López eta Teresa Riott protagonista dituen filma 2020ko maiatzaren 8an estreinatu zen. Bigarren denboraldia 2021eko abuztuaren 13an hasi zen, eta hirugarrena eta azkena 2023rako dago aurreikusita.
  2. Fuimos Canciones: 2020ko urrian, Netflixek argi berdea eman zion Canciones y Recuerdos izeneko film baten ekoizpenari. Alex González eta María Valverde dira protagonista, eta 2021eko irailaren 29an estreinatu zuten.[24]
  3. Un cuento perfecto: 2022ko urrian, titulu bereko supersalmentetan oinarritutako miniserie bat filmatzen hasi zen Netflix. Anna Castillo eta Álvaro Mel ditu protagonista.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Cañedo, Sandra. (20 de febrero de 2019). «Así se convirtió Elísabet Benavent en una escritora superventas» Telva.com.
  2. Guillén, Carmen. (31 de agosto de 2016). «Entrevista a la escritora Elísabet Benavent» Actualidad Literatura.
  3. Mapa traducciones. .
  4. «'Fuimos canciones': la romántica película con la que Netflix quiere que creas en el amor» Vogue Mexico.
  5. «Netflix anuncia tres series basadas en libros de Elísabet Benavent, Lucía-Asué Mbomío y Javier Castillo» El Español 2021-04-22.
  6. Panicello, Por Nerea. (2021-04-08). «Hablamos con Elísabet Benavent sobre su nuevo libro y ‘Valeria’» Cosmopolitan.
  7. Ejemplares vendidos. .
  8. 20minutos. (2013-09-27). «Emergentes: Elisabet Benavent o el estilo 'chiquilit' picante» www.20minutos.es - Últimas Noticias.
  9. a b c Aragón, Heraldo de. «Descubre 'La magia de ser Sofía' con Elísabet Benavent» heraldo.es.
  10. «Elísabet Benavent: "La 'Familia Coqueta' tiene la 'culpa' de este éxito"» La Vanguardia 2015-11-23.
  11. Ruiz, Puri. (2016-02-05). «Nueve libros con amores raros (y maravillosos)» Trendencias.
  12. a b «Las 10 novelas románticas que calientan la Feria del Libro» El Confidencial 2015-06-09.
  13. a b «Las mil mujeres que Elísabet lleva dentro» ELMUNDO 2014-08-14.
  14. a b «Diez novelas eróticas que te seducirán este Sant Jordi» La Vanguardia 2016-04-18.
  15. Aragón, Heraldo de. «Descubre 'La magia de ser Sofía' con Elísabet Benavent» heraldo.es.
  16. LOS40. (2017-04-19). «Las 13 razones de un suicidio, amores universitarios o asesinatos con ritual, ¿te apuntas?» LOS40.
  17. «Todas las recomendaciones para este Sant Jordi» La Vanguardia 2018-04-22.
  18. 20minutos. (2018-05-06). «Elísabet Benavent: "Hay que acabar con los prejuicios de género en la novela romántica"» www.20minutos.es - Últimas Noticias.
  19. LOS40. (2016-12-14). «10 historias para los que no huyen del romanticismo» LOS40.
  20. 20minutos. (2019-02-06). «Elísabet Benavent, ante la adaptación de Netflix: "A Valeria aún no he logrado ponerle cara"» www.20minutos.es - Últimas Noticias.
  21. «Diez títulos para disfrutar del Día del Libro más inusual» LaSexta 2020-07-23.
  22. LOS40. (2021-04-22). «Elísabet Benavent: “Estamos quitándole romanticismo a la toxicidad de las historias de amor”» LOS40.
  23. día, Salamanca RTVE al. «Exitosa firma de libros de Elísabet Benavent en la Librería Santos Ochoa» Salamanca rtv al día: El periódico digital de toda Salamanca.
  24. Estrenos Netflix: Nuevos proyectos de películas para 2020-2021. Sensacine 22 octubre 2020.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]