Elisabet Borboikoa eta Borboikoa
| Elisabet Borboikoa eta Borboikoa | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Madril, 1851ko abenduaren 20a |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Quintana Palace (en) |
| Heriotza | Paris, 1931ko apirilaren 22a (79 urte) |
| Hobiratze lekua | La Granja de San Ildefonso Errege Jauregia |
| Familia | |
| Aita | Frantzisko Asiskoa Borboikoa |
| Ama | Elisabet II.a Espainiakoa |
| Ezkontidea(k) | Prince Gaetan, Count of Girgenti (en) |
| Haurrideak | ikusi
|
| Leinua | Borboi leinua |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jasotako sariak | |
| Kidetza | Marianer (en) |
| Ezizena(k) | La Chata |
Elisabet Borboikoa eta Borboikoa, ezizenez La Chata (Madril, 1851ko abenduaren 20a – Paris, Frantzia, 1931ko apirilaren 23a) Espainiako infanta izan zen eta bi aldiz Asturiasko printzesa, 1851tik 1857ra bere ama Elisabet II.a Borboikoaren oinordeko gisa eta 1874tik 1880ra bere neba Alfontso XII. Borboikoaren oinordeko gisa. Era berean, Girgentiko kondesa ere izan zen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Elisabet infanta 1851n jaio zen Madrilgo Errege Jauregian. Elisabet II.a Borboiko erreginaren eta Frantzisko Asiskoa Borboikoaren alaba nagusia izan zen. Hurrengo egunean, jauregiko Errege Kaperan, Maria Isabel Francisca de Asís Cristina Francisca de Paula Dominga de Borbon y Borbon izenarekin bataiatu zuten, amabitxi-aitabitxiak Maria Kristina Borboiko erregina eta Francisco Paulakoa Borboiko infantea izan zirela.[2]
Jaio zenetik Asturiasko printzesa izan zen, 1852 urteko martxoaren 24tik izan zen errege dekretu bidez bere amak emandako titulua. Garaipenaren Gurutzea, Asturiasko Printzerriaren eta Koroaren oinordekoen sinboloa, ez zitzaion eman jaio zenean, zazpi urte geroago baino, 1857 urtean. Azken urte horretan bere neba Alfonso jaio zen eta Elisabet tronurako oinordeko baztertu zuen.
Ezkontza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Isabel infanta Girgentiko kondea zen Cayetano Borboikoa-Dos Siziliasekin ezkondu zen 1868ko maiatzaren 13an, Fernando II.a Bi Sizilietako erregearen semea zena. Kontzertatutako senar-emazteak izan ziren, eta ez zuten inoiz elkarren arteko hurbiltasun handirik izan. Elisabet infantak eta Cayetanok ez zuten ondorengorik izan.
Eztei-bidaian, Espainiatik kanpo, bere ama boteretik kendu zutela jakin zuen eta ezin izan zen Espainiara itzuli 1874an monarkia berrezarri zen arte. Borboi-Bi Sizilietako Cayetanok epilepsia zuen, eta Elisabet infanta ez zen horretaz ohartarazi ezkondu baino lehen. 1871ko irailean, Elisabet infantak berezko abortua jasan zuen. Gertaera hori kolpe emozional gogorra izan zen senarrarentzat, eta behin betiko kaltetu zuen bere osasun mentala. Bi hilabete geroago, azaroaren 26an, Cayetanok bere buruaz beste egin zuen Luzerna hirian bere buruari tiro eginda.
Geroko bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alfontso printzea (Alfontso XII.a Borboikoa) Espainiako errege izendatu zutenean, Elisabet infanta bigarren aldiz bihurtu zen Asturiasko printzesa, tronuaren oinordeko 1880an Maria de las Mercedes Borboikoa Austriakoa printzesa bere iloba jaio zen arte, nahiz eta gobernuak uko egin zion zin egiteari eta ofizialki oinordeko gisa onartzeari.
1900ean Quintana jauregia erosi zuen, eta bertan bizi izan zen 1902tik 1931ra arte.[3][4][5]
Garrantzi handiena izan zuen Elisabet infantaren ekintza publikoetako bat Buenos Airesera egindako bidaia izan zen, Espainiako Koroa ordezkatuz, 1910 urtean Argentinako Errepublikaren Maiatzeko Iraultzaren Mendeurrena (1810) ospatzeko, La Carta Magna delakoa eta Argentinako Lau Eskualdeen Monumentuaren lehen harria jarri zenean.
Lopez Mezquita margolariak betikotu zuen, zezenketetatik zaldiz irteten ari zela, bere txikitako lagun eta konpainiako dama zen Maria Dolores Balanzat eta Bretagne Najerako markesarekin batera. 1915eko data du koadroak, eta Madrilgo Historia Museoan dago ikusgai. Izan ere, Isabel infanta herri-sinpatia handiko pertsonaia izan zen, batez ere Madrilgo herritarren artean, 'La Chata' ezizenarekin ezagutzen baitzuten. Bere omenez Printzesaren kalea izena eman zioten Madrilgo kale ezagun bati. Zuen ospe horri esker, ia laurogei urte zituenean, agintari berriek ez zuten erbestera behartu, Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zenean. Hala ere, Elisabet andreak senideei laguntzea erabaki zuen eta Frantziara abiatu zen.
Heriotza eta lurperatzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiatik alde egin eta bost egunera, berez hil zen Auteuileko komentu batean, Paristik hurbil. Frantzian bertan lurperatu zuten.
1991ko maiatzaren 23an, Juan Carlos I.a Espainiako erregearen aginduz, bere gorpuzkiak Espainiara eraman eta La Granjako de San Ildefonso Errege Jauregiko Hirutasun Santuaren Kolegiatan utzi zituzten, Felipe V.a Espainiako erregearen eta bere emazte Elisabet Farnesiokoaren gorpuzkiekin batera. Espainiako Errege Leku horretako Kolegiatan atseden hartu zuen, oso lotuta egon zelako berarekin, han oporrak pasatuz eta sasoi hartako goi-nobleziako emakumeen klaseko tertuliak antolatuz "Versalles txikia" deituriko leku horretako lorategietan. Lorenzo Coullaut Valera eskultoreak egindako infantaren monumentua 1928 urteko irailean inauguratu zuten Jauregiko lorategietan. Gainera, 2000. urtean Jauregi hori jendearentzat ireki ostean, Espainiako infanta horri eskaini zitzaion lehen solairuko azken gela, hiru argazki jarriz piano baten gainean.
Madrilgo Mendebaldeko Parkearen ondoan, (Eduardo) Rosales Margolariaren Pasealekuaren 30. zenbakiaren aurrean, bizi zen jauregitik oso hurbil, eskultura-multzo bat dago haren oroimenean. Gerardo Zaragoza eskultorearen eta Javier García-Lomas Mata arkitektoaren lan konbinatua izan zen; 1955ean instalatu zen leku horretan.[6]
Ohorezko goraipamenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1851ko abenduaren 20a: Maria Luisa erreginaren Dama Nobleen Ordenakoa.
- 1928ko maiatzaren 16a: Ongintzako Ordena Zibilaren gurutze handiko dama.[7]
Atzerrikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gurutze Izartuaren Ordenako lehen klaseko dama. (Inperio austrohungariarra)
- Marianerkreuz kondekoratua. (Ordena Teutonikoa)
- Teresaren Ordenako ohorezko dama.[8]
- San Carlosen ordenako gurutze handiko dama.[9] (Mexikoko Inperioa)

Elisabeth Borboikoa fikzioan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ¿Dónde vas, Alfonso XII? (filma, 1958). Lucía Prado aktorea izan zen Elisabeth infanta.
- ¿Dónde vas, triste de ti? (filma, 1960). Marta Padovan aktorea izan zen Elisabeth infanta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Campo, Carlos Robles do. (2009). «Los Infantes de España tras la derogación de la Ley Sálica (1830)» Anales de la Real Academia Matritense de Heráldica y Genealogía (12): 329–384. ISSN 1133-1240..
- ↑ «Madrid, 22 de diciembre» Gaceta de Madrid 22 de diciembre de 1851.
- ↑ Malvadi Domingo, Arantxa. [http://revistas.ucm.es/index.php/RGID/article/view/56565/51120 «La biblioteca de la Infanta María Isabel Francisca de Asís Borbón, “la Chata”»] Revista General de Información y Documentación (Madrid: Ediciones Complutense) 27 (1): 139. doi:. ISSN 1132-1873..
- ↑ Jiménez Ruiz, José. (2011). «Presentación» El palacio de Quintana, residencia de la infanta doña Isabel de Borbón, la Chata (Madrid: Ministerio de Defensa) ISBN 978-84-9781-647-2..
- ↑ Palacio de la infanta Isabel de Borbón. Inmueble F2.13. Colegio Oficial de Arquitectos de Madrid.
- ↑ «Gerardo Zaragoza» www.esculturaurbana.com.
- ↑ «Real decreto concediendo la Gran Cruz de la Orden Civil de Beneficencia, con distintivo blanco, libre de todo gasto, a S. A. R. la Srma Señora Doña María Isabel Francisca, Infanta de España.» Gaceta de Madrid 17 de mayo de 1928.
- ↑ Almanach de Gotha. Gotha, Germany : Justus Perthes 1923 (kontsulta data: 2025-04-12).
- ↑ «Cancillería.- Concesión de la Gran Cruz de San Carlos á S. A. R. la Serma. Sra. Infante Doña María Isabel.» Gaceta de Madrid 29 de diciembre de 1866.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ortega-Morejón, José Mª de (1943). Doña Isabel de Borbón, Infanta de España. Madrid: Ediciones Aspas.
- Rubio, María José (2003). La Chata. La Infanta Isabel de Borbón y la Corona de España. Madrid: La Esfera de los Libros.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Aurrekoa: | Asturiasko printzesa
1851–1857 |
Hurrengoa |
| Aurrekoa | Asturiasko printzesa
1875–1880 |
Hurrengoa: |