Elisabete Alberdi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elisabete Alberdi

Bizitza
JaiotzaMarkina-Xemein1975eko urtarrilaren 5a (49 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
Tesi zuzendariaJuan Jose Anza Agirrezabala
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lan nabarmenak

Inguma: elisabete-alberdi-zelaia

Elisabete Alberdi Zelaia (Markina-Xemein, Bizkaia, 1975eko urtarrilaren 5a) matematikaria, irakaslea eta ikertzailea da Bilboko Ingeniaritza Eskolan.[1] Matematika saileko arduraduna da Udako Euskal Unibertsitatean 2012tik,[2] eta Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuko zuzendaria da 2021eko azarotik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matematikan lizentziaduna eta doktorea da (UPV/EHU). Lea Artibai ikastetxean jardun zuen lanean 1998-2011 epealdian: irakasle, kontseilu-sozialeko kide, artezkaritza-kontseiluko kide eta zuzendaritza taldeko kide izan zen.

2011tik Euskal Herriko Unibertsitatean dihardu, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Matematika Aplikatua sailean.

Ikertzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekuazio diferentzialei buruzko liburua[3]

Doktorego tesia aurkeztu zuen 2013an, Juan José Anzaren irakaslearen zuzendaritzapean. Tesi-lan horretan, batetik zenbakizko metodoak aplikatu zituen ekuazio diferentzial zurrunetarako, eta bestetik, elementu finituen metodoa aplikatu zuen erdidiskretizatzean (Métodos numéricos para ecuaciones diferenciales rígidas. Aplicación a la semidiscretización del método de elementos finitos).[4]

Matematikaren barruan diharduen MATHMODE ikerketa-taldeko kidea da, non eredu matematiko aplikatuak, estatiska eta optimizazioa lantzen duten (Applied Mathematical Modeling, Statistics and Optimization). Atzerriko hainbat zentrotan ikerketa-egonaldiak egin ditu: Heraklioko Unibertsitatean (Kretan, Grezian), Queenslandeko Unibertsitatean (Australian), King Abdullah Unibertsitatean (Saudi Arabian), Valparaisoko Pontifizia Unibertsitate-Katolikoan (Txilen) eta CNRS-IRIT-ENSEEIHT ikerketa-zentroan (Frantzian).

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei liburu argitaratu ditu, horietako lau euskaraz. Nazioarteko aldizkarietan hogei artikulu zientifiko inguru argitaratu ditu; berrogeitaka lan kongresuetatik eratorritako aktetan eta hamabosten bat dibulgazio-artikulu. Ehun eta hogei lan inguru aurkeztu ditu kongresuetan, eta horietako bitan bere lana saritua izan da. Hainbat ikerketa proiektutan parte hartu du, besteak beste, Europako RISE (H2020) bi proiektutan. Doktorego-tesi bat zuzendu du, eta hainbat gradu eta master amaierako lan ere bai. Nazioarteko eta bertoko hainbat aldizkaritarako begirale lanak egin ditu, eta EKAIA Euskal Herriko unibertsitateko zientzia eta teknologia aldizkarian matematikako ataleko editorea da. Udako Euskal Unibertsitateko kidea eta Matematikako sailburua ere bada, eta matematika dibulgatzailen ere jardun du, besteak beste, Euskadi Irratian (Norteko Ferrokarrilean), Zientzia Kaieran, eta beste zenbait lekutan.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Aljebra Teoria eta ariketak" liburua[5]
    Ekuazio diferentzial arruntak askatzeko zenbakizko metodoak.[3][6] Elisabete Alberdi Celaya. UEU, Udako Euskal Unibertsitatea, 2012. ISBN: 978-84-8438- 419-9.
  • Aljebra: Teoria eta ariketak. Mathematica programaren aplikazioa.[5] Elisabete Alberdi Celaya, Aitziber Unzueta Inchaurbe, Isabel Eguia Ribero. UEU, Udako Euskal Unibertsitatea, 2013. ISBN: 978-84-8438-566-3.
  • Métodos numéricos para ecuaciones diferenciales rígidas. Aplicación a la discretización del Método de Elementos Finitos. Elisabete Alberdi Celaya. Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU), 2014. ISBN: 978-84-9860-980-6.
  • Fundamentos del álgebra lineal. Ejercicios y cuestiones. Soluciones con Mathematica. Isabel Eguia Ribero, Aitziber Unzueta Inchaurbe, Elisabete Alberdi Celaya. Bilbao, 2015. ISBN: 978-84-606-6054-5.
  • Ekuazio diferentzialak erabiliz modelatzen diren ingeniaritzako fenomenoak: Mathematica programaren bidezko ebazpena.[7] Mª Josefa Gonzalez Gomez, Elisabete Alberdi Celaya. Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU), 2019. ISBN: 978-84-1319-067-9.UPV/EHUko Euskara Zerbitzuak sustatua eta zuzendua, euskarazko ikasmaterialgintza sustatzeko deialdiaren bitartez.
  • Ekuazio diferentzialen ebazpenerako zenbakizko metodoak.[8] Elisabete Alberdi Celaya, Judit Muñoz Matute. Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU), 2020. ISBN: 978- 84-1319-180-5. UPV/EHUko Euskara Zerbitzuak sustatua eta zuzendua, euskarazko ikasmaterialgintza sustatzeko deialdiaren bitartez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Argitalpen Zerbitzuaren 40. urteurrena» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  2. UEUko Sailburuak: Nor da Nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  3. a b «Elisabete Alberdi Zelaia: “Nire bizitza ez litzateke berdina izango matematikaren presentzia barik” :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  4. Alberdi Celaya, Elisabete. (2013). «Métodos numéricos para ecuaciones diferenciales rígidas. Aplicación a la semidiscretización del método de elementos finitos.» www.educacion.gob.es (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  5. a b Alberdi Celaya, Elisabete; Intxaurbe, Aitziber Unzueta; Romero, Isabel Eguia. (2013-12-02). Aljebra: teoria eta ariketak. Mathematica programaren aplikazioa. UEU ISBN 978-84-8438-466-3. (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  6. Alberdi Celaya, Elisabete. (2012-08-03). Ekuazio diferentzial arruntak askatzeko zenbakizko metodoak. UEU ISBN 978-84-8438-419-9. (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  7. «Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU)» web-argitalpena.adm.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  8. Alberdi Celaya, Elisabete; Muñoz Matute, Judith. (2020). Ekuazio diferentzialen ebazpenerako zenbakizko metodoak. Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-1319-180-5. (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]