Edukira joan

Elisabeth Jerichau-Baumann

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elisabeth Jerichau-Baumann

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnna Maria Elisabeth Lisinska Jerichau-Baumann
JaiotzaVarsovia1818ko azaroaren 27a
Herrialdea Polonia
 Danimarka
 Errusiar Inperioa
Talde etnikoapoloniarra
Danimarkarra
HeriotzaKopenhage1881eko uztailaren 11 (62 urte)
Hobiratze lekuaSolbjerg Park Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaFilip Adolf Baumann
Ezkontidea(k)Jens Adolf Jerichau (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaKunstakademie Düsseldorf
Hizkuntzakdaniera
Irakaslea(k)Karl Ferdinand Sohn
Friedrich Wilhelm Schadow
Karl Friedrich Lessing
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, autobiografialaria, biografoa eta idazlea
Lantokia(k)Berlin
Düsseldorf
Erroma eta Kopenhage
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaerretratua
genero-margolana

Anna Maria Elisabeth Lisinska Jerichau-Baumann (Varsovia, Errusiar Inperioa, 1819ko azaroaren 21aKopenhage, Danimarka, 1881eko uztailaren 11) poloniar-daniar margolaria izan zen. Jens Adolf Jerichau eskultorearekin ezkonduta egon zen. Bere lanik ezagunena Madre Dinamarca (1851) da.[1][2][3]

Polonian jaio zen, baina 19 urterekin utzi zuen herrialdea. Alemanian denboraldi bat eman ostean, Dusseldorfeko Arte Akademian ikasi zuen eta Erroman kokatu zen 1845 urtean. Hantxe ezagutu zuen Jens Adolf Jerichau eskultore daniarra, eta harexekin ezkondu zen 1846an. Handik hiru urtera itzuli ziren beren herrialdera.

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jerichau-Baumann erretratugile emankorra izan zen. 1852 urteko Johanne Louise Heibergen erretratua eta 1865eko Daniar gudari zauritua olio historikoa Galeria Nazionalean daude. Ipar Afrikara eta Turkiara egindako bidaietan inspiratuta, emakume eta haremen zenbait pieza orientalista ere margotu zituen.

Danimarkan ospe txikia izan zuen, eta, hain zuzen, ospe handiagoa izan zuen atzerrian, Europako hainbat hiritan erakusketak egin baitzituen.

Bi biografia idatzi zituen bere emakume artista bizitzari buruz eta bere bidaiei buruz:

  • “Ungdomserindringer” (Nire gaztaroko oroitzapenak, 1874)
  • “Brogede rejsebilleder” (Bidaietako irudi askotarikoak, 1881)[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) Larrea, Diana. (2019-11-21). «Elisabeth Jerichau-Baumann (1819-1881)» Tal día como hoy (kontsulta data: 2025-06-17).
  2. (Ingelesez) «Elisabeth Jerichau Baumann» Artvee (kontsulta data: 2025-06-17).
  3. «Introduction | Elisabeth Jerichau Baumann» ejb.ktdk.dk (kontsulta data: 2025-06-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]