Elisabeth Moss

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elisabeth Moss

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElisabeth Singleton Moss
JaiotzaLos Angeles1982ko uztailaren 24a (41 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)Fred Armisen  (2009 -  2011)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, telebista-aktorea, antzerki aktorea eta zinema ekoizlea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaZientologia

IMDB: nm0005253 Allocine: 30609 Rottentomatoes: celebrity/elisabeth_moss Allmovie: p220426 TCM: 136463 Metacritic: person/elisabeth-moss TV.com: people/elisabeth-moss IBDB: 480351
Instagram: elisabethmossofficial Last fm: Elisabeth+Moss Musicbrainz: ff814c0e-bb1f-4ff3-baf9-7777c347a384 Discogs: 1760304 Allmusic: mn0003665805 Edit the value on Wikidata

Elisabeth Singleton Moss (Los Angeles, Kalifornia, 1982ko uztailaren 24)​ aktore estatubatuarra da. Bere antzezpen famatuenak Peggy Olson, Mad Men telesailean eta June Osborne "Offred" The Handmaid's Tale telesaileko protagonista gisa. Azken lan honi esker Emmy sari bat jaso zuen 2017an[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992 eta 1995 bitartean Picket Fences telesaileko atal batzuetan parte hartu zuen, Cynthia Parksen rolean. 1993an Once Upon a Forest animazio filmean Michelle pertsonaiari ahotsa jari zion. Urte berean Gipsy-ren bertsio berrian agertu zen, non Bette Midler pertsonaia nagusia zen. Bi urte beranduago Escape to Witch Mountain Disneyeko filmaren bertsio berrian parte hartu zuen.

1999an Girl, interrupted filmean bigarren mailako paper bat izan zuen, Winona Ryder eta Angelina Jolie-rekin lana egitea ahalbidetu ziona. Something's Actually Wrong Here filmean lan egin zuen Loren Deanekin batera urte berdinean. Zinema arloan aktore entzutetsu ugarirekin lan egin du, Susan Sarandon, Natalie Portman, Michelle Pfeiffer, Cate Blanchett, Tommy Lee Jones, esate baterako. Horrez gain, telesail ugaritan jardun da; hala nola, Law & Order, Invasion, The West Wing, Medium, Grey's Anatomy, Ghost Whisperer eta Saturday Night Live.

2007ko uztailetik aurrera, Peggy Olsonen paperean hasi zen hainbat aldiz saritua izan den Mad Men telesailean. Argumentuari dagokionez, Don Draper (Jon Hamm), marketing arloko ejekutibo baten bizitzan zentratzen da. 1960ko hamarkadan estatubatuar gizarteak moralean jasandako aldaketen inguruan ere hitz egiten du.

Get Him to the Greek filmean, Pink, Katy Perry eta Christina Aguilera abeslariekin lan egin zuen 2009an.

2014an Top of the Lake telesail laburragatik Urrezko Globoa irabazi zuen

2017an Offred interpretatzen hasi zen The Handmaid's Tale telesailean, Margaret Atwood-en nobelan oinarritua dagoena. Bere antzezlanagatik Emmy saria irabazi zuen.

Bere azken lanak, 2019an Us filma, Lupita Nyong'o aktore nagusi duena eta The Invisible Man (2020) izen bereko liburuan oinarritutako beldurrezko filma dira.

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko urriaren 25ean Fred Armisenekin ezkondu zen[2], Saturday Night Live programan parte hartzen zuena. Bikotea 2010eko ekainean banandu zen eta Mossek urte bereko irailaren 20an eskatu zuen dibortzioa[3]. Tramiteak 2011ko maiatzaren 13an amaitu ziren.

Mossek zientziologia praktikatzen du eta feminista gisa identifikatzen da.

Nazionalitate bikoitza du, ingelesa eta estatubatuarra.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia
1991 Suburban Commando Little Girl
1993 Once Upon a Forest Michelle (ahotsa)
Recycle Rex Unknown (ahotsa)
1994 Imaginary Crimes Greta Weiler
1995 Separate Lives Ronni Beckwith
The Last Supper Jenny Tyler
1997 A Thousand Acres Linda
1998 Angelmaker Little Turcott
1999 The Joyriders Jodi
Mumford Katie Brockett
Anywhere But Here Rachel
Girl, Interrupted Polly 'Torch' Clark
2002 West of Here Cherise
Heart of America Robin Walters
2003 Temptation Wind / Morgan
Virgin Jessie Reynolds
The Missing Anne
2005 Bittersweet Place Paulie Schaffer
2007 The Attic Emma Callan
They Never Found Her Anna
Day Zero Patricia
Honored Katie
2008 El camino Lily
New Orleans, Mon Amour Hyde
2009 Did You Hear About the Morgans? Jackie Drake
2010 A Buddy Story Susan
Get Him to the Greek Daphne Binks
2011 Green Lantern: Emerald Knights Arisia Rrab (ahotsa)
2012 Smoking/Non-Smoking Diana Whelan
Darling Companion Grace Winter
On the Road Galatea Dunkel
2014 Listen Up Philip Ashley
The One I Love Sophie
2015 Queen of Earth Catherine
Meadowland Shannon
Truth Lucy Scott
High-Rise Helen Wilder
2016 The Free World Doris Lamb
Chuck Phyllis Wepner
2017 Mad to Be Normal Angie Wood
The Square Anne
2018 The Seagull Masha
The Old Man & the Gun Dorothy
Her Smell Becky Something
2019 Light of My Life Mom
Us Kitty Tyler / Dahlia
The Kitchen Claire Walsh
Shirley Shirley Jackson
2020 The Invisible Man Cecilia
The French Dispatch

Sariak eta izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emmy Sariak
Urtea Kategoria Lana Emaitza
2009 Aktore onena - Telesail dramatikoa Mad Men Izendatua
2010 Taldeko aktore onena - Telesail dramatikoa Izendatua
2011 Aktore onena- Telesail dramatikoa Izendatua
2012 Aktore onena - Telesail dramatikoa Izendatua
2013 Aktore onena - Telesail dramatikoa Izendatua
Aktore onena - Telesail laburra Top of the Lake Izendatua
2015 Aktore onena - Telesail dramatikoa Mad Men Izendatua
2017 Telesail dramatiko onena The Handmaid's Tale Irabazlea
Aktore onena - Telesail dramatikoa Irabazlea
2018 Telesail dramatiko onena Izendatua
Aktore onena - Telesail dramatikoa Izendatua
Urrezko Globoak
Urtea Kategoria Lana Emaitza
2011 Aktore onena - Telesail dramatikoa Mad Men Izendatua
2014 Aktore onena - Telesail laburra Top of the Lake Irabazlea
2018 Aktore onena - Telesail dramatikoa The Handmaid's Tale Irabazlea
Aktoreen Sindikatuko Sariak
Urtea Kategoria Lana Emaitza
2008 Talde onena - Telesail dramatikoa Mad Men Izendatua
2009 Aktore onena - Telesail dramatikoa Izendatua
Talde onena - Telesail dramatikoa Irabazlea
2010 Talde onena - Telesail dramatikoa Irabazlea
2011 Aktore onena - Telesail dramatikoa Izendatua
Talde onena - Telesail dramatikoa Izendatua
2013 Talde onena - Telesail dramatikoa Izendatua
2014 Aktore onena - Telesail laburra Top of the Lake Izendatua
2016 Talde onena - Telesail dramatikoa Mad Men Izendatua
2018 Aktore onena- Telesail dramatikoa The Handmaid's Tale Izendatua
Talde onena - Telesail dramatikoa Izendatua
2019 Aktore onena - Telesail dramatikoa Pendiente
Talde onena - Telesail dramatikoa Pendiente

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Elisabeth Moss» Television Academy (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  2. «'Mad Men's' Elisabeth Moss marries 'SNL's' Armisen - CNN.com» web.archive.org 2009-12-31 (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  3. (Ingelesez) «Elisabeth Moss Files for Divorce from Fred Armisen» PEOPLE.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).