Elisabeth Samson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elisabeth Samson
Bizitza
JaiotzaParamaribo, 1715
Herrialdea Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
HeriotzaParamaribo1771ko apirilaren 21a (55/56 urte)
Hobiratze lekuaBegraafplaats Nieuwe Oranjetuin, Paramaribo (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakplantation owner (en) Itzuli

Elisabeth Samson (Paramaribo, 1715 — 1771) emakume beltz afro-surinamdarra izan zen, esklaboen alaba eta senide (baina bera jaiotzetik libre). Kafe plantazio baten eta esklaboen jabe bihurturik, negozioetan arrakastatsu eta aberats bilakatu zen emakumea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1715ean jaio zen; ama Mariana zuen, askatutako esklabua, eta Elisabeth legalki libre jaio arren, ez zen hala gertatu bere anaia eta ahizpekin. Hala ere, anaiorde bate ere bazuen, Charlo Jansz izenekoa, eta honek senide horiek emantzipatu zituen. Maria Jansz ahizpaordearen etxean hazitakoa, Samsonek familia politikoaren laguntza izan zuen irakurtzen eta idazten ikasteko, eta modu berean negozioetan ere trebatu baitzuten. 19 urterekin hasi zen jabetza eskuratzen, baina 1736an kanporatu zuten koloniatik kalumnia delituagatik kondenatu ondoren. Herbehereetako Parlamentuan aurkezturiko helegitea arrakastatsua izan zen eta 1739an Surinamera itzuli zen[1].

Esklaboak eta bi kafe landaketa txiki eskuratu ondoren, Samsonek harremana hasi zuen lurjabe handiago batekin, Carl Otto Creutzekin, eta honen jabetzak kudeatzen arrakasta izan zuen. Creutz hil zenean, haren plantazioa, Clevia, ganadutegi bat eta Paramaribo hiriko bi etxe, Samsonen eta bere senide batzuen jabetzara pasatu ziren. Samsonek familiako hainbat kiderekin jabetzak eskuratzen jarraitu zuen, eta bereziki Nanette ahizparekin esportazio negozio arrakastatsua sortu zuen.

1767an, Hermanus Daniel Zobre-rekin ezkondu zen; Surinameko lehen emakume beltza gizon zuri batekin ezkondu zena[2].

18. mendeko gizarte kolonialen kontestuan, kasu bitxia adierazten du Samsonen biografiak: beltza, baina esklabo-jabea; emakumezkoa baina negozio propioetan aberastua. Horregatik, ikerketa ugariren objektua izan da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Celebrating the Extraordinary Life of Elisabeth Samson | Publications» publications.iadb.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
  2. (Nederlanderaz) Otto, Marcel. (2019-09-17). «Digitaal Vrouwenlexicon van Nederland» resources.huygens.knaw.nl (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).