Elisabeth Whitworth Scott
Elisabeth Whitworth Scott | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bournemouth, 1898ko irailaren 20a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | Bournemouth, 1972ko ekainaren 19a (73 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Architectural Association School of Architecture (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|


Elisabeth Whitworth Scott ( Bournemouth, Ingalaterra, 1898ko irailaren 20a - Poole en Dorset, Ingalaterra, 1972ko ekainaren 19a) ingeles arkitektoak 1928an Shakespeare Memorial Antzoki berria eraikitzeko nazioarteko lehiaketa irabazi zuen Stratford-upon-Avonen, Ingalaterran. 70 arkitekto baino gehiagoren arteko lehian parte hartu zuen emakume bakarra izan zen, eta Ingalaterran eraikin publiko bat proiektatu zuen lehen emakumea.[1]
Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Scott Bournemouth-en (Ingalaterra) jaio zen, Bernard Scott mediku zirujauaren hamar seme-alabetako bat. Bere etxean hezia izan zen hamalau urte bete arte, ondoren Bournemouth-eko Redmoor School-en izena eman zuen. 1919an arkitektura ikasketak hasi zituen Londresko Bedford Squareko Architectural Association´s eskolan, eta 1924an graduatu zen bertan. Ikastaroetan emakumeak onartu arren, zuzendariek uste zuten emakumeen gaitasunak "dekorazio- eta etxe-arkitekturara mugatuta zeudela, eskala handiko eraikinen plangintzaren ordez"[2]

Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lorpena eta ahal zuen neurrian Stratforden diseinuan eta eraikuntzan laguntzeko emakume arkitektoak erabiltzea erabakiorra izan zen lanbidea emakumeentzat irekitzeko..
1927an, Royal Shakespeare Antzokia diseinatzeko lehiaketa deitu zen. Gaztea izan arren, epaimahaiak Ingalaterrako eraikin publiko ospetsuenetako bat diseinatzeko aukeratu zuen Elisabeth. Une horretan, Maurice Chestertonen estudiorako lanean ari zen Hampsteaden (Londres), eta hark bere proposamenak gainbegiratzea erabaki zuen. Gainera, Architectural Associationeko bi ikasle izan zituen laguntzaile: Alison Sleigh eta John Chiene Shepherd. Lehia irabazi ondoren, proiektua garatzeko sozietate bat osatu zuten laurek.
Britainia Handian antzoki garaikiderik ez zegoenez, atzerriko antzokien aurrekariak begiratzeko beharra sortu zen. Horregatik, 1928aren hasieran, Scott, Chesterton, William Bridges-Adams, antzokiko zuzendari artistikoa, eta Archibald Flower, batzordearen ordezkari gisa, Europan zehar ibili ziren, bereziki Alemanian, tipologia eta teknika berriak aztertzeko. 1930ean hasi ziren antzokia eraikitzen, eta Shakespeare jaio zeneko urteurrenean inauguratu zuten, 1932ko apirilaren 23an. Elisabeth Scotten arrakasta emakumeak arkitekto lanbidean sartzera bultzatzeko aukera izan zen. Junior Council of the London-eko eta National Society for Women’s Service Scott-eko kide gisa, gizonek gidatutako lanbideetan emakumeen inklusioa sustatzen jardun zuen. Scottek, ahal izan zuenean, emakumezko arkitektoak erabili zituen harekin lan egiteko.
Scott 1968an erretiratu zen hirurogeita hamar urte zituela, erretiroa hartu eta lau urtera, Poole en Dorset hil zen, 1972ko ekainaren 19an.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Scott, Shepherd eta Breakwellek sozietate berri bat sortu zuten eta hainbat proiekturen arduradun izan ziren, besteak beste:
- “Class E House” Modern Homes erakusketako parte da, Gidea Parken, Londresen, 1934an, etxebizitza- eta plangintza-agintariei, eraikitzaileei eta publikoari, oro har, etxebizitza modernoan egindako hobekuntzak erakusteko. Asmoa etxebizitzaren maila igotzea zen, bai Londresen eta aldirietan eta baita Britainia Handiko gainerako lekuetan ere.
- Kotxezainentzako aterpetxea. The Wharrie, Londresen, 1935ean.
- Henleyko Homer Farm infanteen lorategia, 1936an.
- Cambridge-ko Newham College-ko Fawcett eraikina, 1938an. Eraikin zaharretan gela batzuk birmoldatu ziren, eta gela-bloke berri bat eta osasun-instalazio berriak gehitu ziren.
Sariak eta aitzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1928an Royal Shakespeare Antzoki berria eraikitzeko nazioarteko lehiaketa irabazi zuen Stratford-upon-Avonen.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Elisabeth Whitworth Scott | Revista con la A. (kontsulta data: 2025-05-04).
- ↑ Gillian Darley. (29 de enero de 2011). «A stage of her own» The Guardian.