Eliseo
| Eliseo | |
|---|---|
| Argitalpena | |
| Ageri den obrak | ikusi
|
| Datu biografikoak | |
| Jaiotza | Abel-meholah (en) |
| Heriotza | Samaria, K.a. 790 |
| Herrialdea | Israelgo Erresuma |
| Sexua | gizonezkoa |
| Jarduera | taumaturgoa predikaria |
| Familia | |
| Aita | Shaphat |
| Bestelakoak | |
| Irakasleak | Elias |
Eliseo, Biblia hebrearraren arabera, israeldar profeta eta mirari-egilea zen. Bere izena hebreeraz Elishahe da, Eliseus latinez, Ełishe (Yeghishe/Elisha) armenieraz edo Alyasa arabieraz, eta Elyasa edo Elyesa turkieraz. Itun Berrian, Lukasen liburuan, legendun bat sendatzen[1][2] eta Koranean ere aipatzen da,[6:86][38:48] Eliseo profeta gisa gurtzen da judaismoan, kristautasunean eta islaman eta Bahá'í fedearen idazkiek izenez aipatzen dute.[3]
Eliseo hebreeraz Elisha da (אֱלִישַׁע), Elishua hitzaren laburdura, eta "Jainkoa da nire salbazioa" esan nahi du.[4]
Bere mirariak Itun Zaharrean kontatzen dira, Erregeen Bigarren Liburuan.[5] Safaten semea, Elise, artzain-nekazaria zen, Abel-Meholan jaio eta bizi izan zena.[6]
Bere miraietako batean, Eliseok Jeriko hiriko iturri nagusia, hiritik kanpoan zegoena, purifikatu zuen eta iturburuak ur garbiak eman zituen harrezkero. (Erregeak II, 2:19-22) Edward Robinsonek, Bibliaren geografiaren ikerlari nagusiak, iturburua identifiaktu zuen eta ondroen, Jeriko hiri zaharra, Tell es Sultan muino artifizialaren azpian zegoena, aurkitu ahal izan zuten arekologoek.
- Eliseo zeruetara igotzen suzko gurdian. K.o. 385
- Eliseo zerura igotzen. Errumaniako Libotin herriko Goiaingeru Santuen egurrezko elizan dagoen margolana.
- Eliseok Naamanen opariei uko egiten. Pieter Grebber, 1637. Frans Hals museoa, Haarlem.
- Eliseok emakume sunamitaren semea berpizten du. 1765.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lukas 4:27 "Eta legendun asko zegoen Israelen Eliseo profetaren garaian; hala ere, ez zuen haietako inor sendatu, Naaman siriarra baizik." Erref: Lk, 4, 27 Testamendu berria Bilboko elizabarrutia
- ↑ «Biblia/Lukas — Wikiteka» eu.wikisource.org (kontsulta data: 2026-04-29).
- ↑ Jack McLean (1997) Revisioning the Sacred: New Perspectives on a Bahái̓́ Theology, 8. 32. or. .
- ↑ (Ingelesez) «The amazing name Elisha: meaning and etymology» Abarim Publications (kontsulta data: 2026-04-24).
- ↑ Biblia euskaraz. Erregeak II Bilboko elizbarrutia.
- ↑ Abel-meholah herria (אָבֵל מְחוֹלָה; 1 Erregeak 19:16) Beit She'an hegoaldean dago, egungo Israelgo Iparraldeko barrutian eta han toaptu zuen Elias profetak bere ikaslea izan izan Eliseo, Eliaseok Horeb menditik itzultzen ari zela (Matthew George Easton, Easton's Bible Dictionary, T. Nelson and sons, 1897: "Abel-meholah").