Eliseo Zelaiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau mitologiari buruzkoa buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eliseoko Zelaiak (argipena)».
Goethe, Eliseo Zelaietara iristen, XIX. mendeko grabatua, Franz Nadorpek egina.

Eliseo Zelaiak edo Eliseoko Zelaiak[1] (grezieraz Ἠλύσια πεδία), greziar mitologian, Infernuetako lurrazpiko sekzio sakratu bat ziren (Eliseo, Elisyon grezierazko hitzetik dator). Eliseo Zelaiak toki sakratu bat ziren, non, gizaki bertutetsu eta gerlari heroikoek, existentzia zoriontsua eta gauza onez betea zeramaten, paisaia berde eta loretsuen artean. Tartaroaren antitesia zen eta, sarri, kristautasunaren zeruarekin lotzen zen.

Hala eta guztiz ere, Eliseo Zelaietan zeuden pertsonek, bizien mundura itzultzeko aukera zuten, baina ez ziren asko izaten halakorik egiten zutenak.

Hilen Elkarrizketak garatzen diren esparrua dira, Antzinatetik XVIII. menderaino garapen handia izan zuen literatura generoa. Adibide bat, Luziano Samosatakoa izan zen II. mendean.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elision izen ilun eta misteriotsu bat da, tximistak jotako pertsona edo toki baten izendapenetik eboluzionatu zuena: Enelisiosa. Adituek, Elision hitz greziarra, laru edo lalu hitz egiptoarretik eratorria izan daitekeela proposatu dute, "kanaberak" esanahiarekin, paradisu egiptoarra osatzen zuen kanaberadiari erreferentzia eginez, ugaritasunezko lurralde bat, non, hildakoak, betirako atseden hartzen duen. Bibliaren adituek, Elision, Elishatik eratorria izan daitekeela proposatu dute. Elisha, Genesiaren arabera, Iouanen seme bat zen, joniar eta greziarren arbasoa.

Zientzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elysium, Marteko lurralde sumenditsu bati eta bere sumendietako bati emandako izena ere bada.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]