Elixabete Danimarkakoa (1573-1626)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elixabete Danimarkakoa (1573-1626)

monarka

Bizitza
JaiotzaKoldinghus gaztelua1573ko abuztuaren 25a
HerrialdeaDanimarka eta Norvegiako Erresuma
 Danimarka
 Alemania
HeriotzaBrunswick1626ko uztailaren 19a (52 urte) (52 urte)
Hobiratze lekuaMarienkirche (en) Itzuli
Familia
AitaFrederiko II.a Danimarkakoa
AmaSofia Mecklenburg-Güstrowekoa
Ezkontidea(k)Henry Julius, Duke of Brunswick-Lüneburg (en) Itzuli  (1590, 1590eko apirilaren 19a -  1613ko uztailaren 20a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Oldenburg (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Find a Grave: 35775910 Edit the value on Wikidata

Elixabete Danimarkakoa (1573ko abuztuaren 251626ko uztailaren 19a) Brunswick-Lüneburgeko dukesa ezkontidea izan zen Henrike Julio Brunswick-Lüneburgekoarekin ezkondu eta gero. 1616 eta 1622 artean Brunswick-Lüneburgeko erregentea izan zen. Frederiko II.a Danimarkakoa eta Sofia Mecklenburg-Güstrowekoaren alaba nagusia zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskoziako enbaxadoreak Jakue VI.a Eskoziakoarekin ezkontzea nahi zuen, baina Frederiko II.ak bere alaba Bruswickeko Dukearekin ezkontzea nahiago zuen, eta eskoziarrei bere bigarren alaba eskaini zien, Erregeak hala nahi bazuen.

1590an ezkondu zen Henrike Juliorekin. Senarra ezkontzara iritsi zenean bitxigile gisa mozorrotu zen eta bere bitxien prezioagatik emaztearen gorputza eskatzen zuela esan zuen. Irain hori dela eta gartzelaratu zuten eta bere identitatea frogatu arte bertan egon zen, txiste bat izan zela esan arren. Ezkondu eta gero 10 seme-alaba izan zituzten.

1613an senarra hil zen eta bera izan zen dukesa erregente. 1616an Frederiko Ulrike semea gobernutik kendu zuen anaiaren laguntzarekin, Kristian IV.a Danimarkakoa, alkoholismoa zela eta. Erregentzia berriro hartuta, sei urtez egon zen karguan, Anton von Streithorsten laguntzarekin.

1617an kapera bat sortu zuen. Hogeita Hamar Urteko Gerran gaztelua erasotu zuten eta ez zen berriro konpondu 1654ra arte.