Elizabeth Barrett Browning

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elizabeth Barrett Browning
ElizabethBarrettBrowning.jpg
Bizitza
Izen osoa Elizabeth Barrett Moulton-Barrett
Jaiotza Durham1806ko martxoaren 6a
Herrialdea  Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Lehen hizkuntza ingelesa
Heriotza Florentzia1861eko ekainaren 29a (55 urte)
Hobiratze lekua Florentzia
Familia
Aita Edward Moulton-Barrett
Ama Mary Graham-Clarke
Ezkontidea(k) Robert Browning  (1846ko irailaren 13a -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea, gidoilaria, saiakeragilea, pamphleteer (en) Itzuli eta itzultzailea
Lan nabarmenak The Battle of Marathon: A Poem (en) Itzuli
IMDb nm0115160

Elizabeth Barrett Browning (1806ko martxoaren 61861eko ekainaren 29) Viktoriar Aroaren idazle ingelesa izan zen. Bere lan esparru nagusia poesiarena izan zen. Izan ere, gizarte ekintzaile gisa garrantzi handia izan zuen: esklabotzaren aurkako kanpaina egin zuen eta bere lanek haur-lanaren inguruko legedia aldatzeko eragin handia izan zuen. Bere lanek Edgar Allan Poe eta Emily Dickinson mailako idazleengan eragina izan zuten.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizabeth Barrett Browning, jatorriz Elizabeth Barrett Moulton-Barrett, Cochoe Hall-en jaio zen, Durhametik gertu, Ingalaterran, 1806an. Aita lurjabe bat zen, Edward Moulton-Barrett, zeinak "Barrett" abizena haren aitonaren herentzia Jamaikan jasotzearekin bat hartu baitzuen. Ama, Mary Graham-Clarke, Newcastle upon Tyneren familia aberats baten alaba zen. Barrett bere anaia nagusiarekin eta Daniel McSwiney tutorearekin etxean ikasi zuen. Txikitatik poesiaren grina izan zuen: lau urtekin bertsoak idazten zituen eta hamabiekin Homero estiloko epopeia bat idatzi zuen. 1820an, The Battle of Marathon poema epikoa idatzi zuen. Amak neskaren poesia guztia bildu zuen eta aitak "Poet Laureate of Hope End" izenburua jarri zion; hori da ingelesez idatzitako gazte-poesia bilduma handienetariko bat.

Baina poetaren osasuna ez zen ona. Urte horietan, beste bi ahizpekin batera, garaiko medikuek diagnostikatu ez zuten gaixotasuna garatu zuen: buruko min gogorrak eta bizkarrezuraren ahulezia ziren sintoma nagusiak. Gloucesteren gaixotasuna tratatu zuten baina, zoritxarrez, bizitza osoa horrekin bizi beharko zuen. 1837an, bestetik, biriketako arazoak izan zituen. Pairatzen zituen minak arintzeko Barrettek opiazeoak hartzen hasi zen (laudano hasieran, morfina ondoren) menpekotasunean erori arte. Droga horiek ziur aski bere osasun kazkarrean eragina izan zuten baina baita ere poetaren irudimenean.

1821an, 15 urte zituelarik, Elizabeth Barrettek Mary Wollstonecraftek idatzitako A Vindication of the Rights of Woman: with Strictures on Political and Moral Subjects (1792) irakurri zuen. Une horretatik, idazle feminista horren ideien defenditu zituen.[2]

1828an ama hil zitzaion. Une horretatik Mary Sarah Graham-Clarke izebak gazte horien ardura hartu zuen. Esklabotzaren amaierarekin, bestetik, aitak galera handiak izan zituen eta Hope End saldu behar izan zuen; hori familiaren ekonomiarentzat kolpe handia izan zen nahiz eta pobrezian ez erori. 1833 eta 1835 artean, familia Sidmouth-en zegoen Belle Vue-ra joan ziren, gaur egun Cedar Shade izenarekin ezaguna. 1838an, azkenean, Barrettarrak, 50 Wimpole Street-en. Londresen, lekuratu ziren.

1837-1838an poetaren osasuna okertu zen, biriketako gaixotasun berri batekin. Medikuaren aholkua jarraituz, familia Torquay-ra (Devon) aldatu ziren. Laster bi tragediek haien bizimodua kolpatu zuten: 1840ko otsailan Samuel Jamaikako sukarrez hil zen eta uztailan, Edward ("Bro"), bere anaia maitatuena, itsasontzi istripu batean ere hil zen. Gertaera horiekin poetaren osasuna okertu zen berriro ere.

1841an Barrettarrak Wimpoleko etxera itzuli ziren.Hor Elisabeth Barrett Browning isolatu egin zen: denbora gehiena bere gelan ematen zuen beste pertsonekin ia kontakturik izan gabe.

Elizabeth Barrett Browning haren semearekin, 1860an.

1841tik 1844ra asko idatzi zuen. Urte horietan, 1942an, "The Cry of the Children " poema plazaratu zuen; lan horrek haur-lanaren aurkako kanpainan eragin handia izan zuen.

Bere liburu desberdinak plazaratzen joan zen eta arrakasta ezagutu zuen, bereziki Poems liburuarekin, 1853an. Liburu horri esker Robert Browning ezagutu zuen. Maiteminduta, ezkutuan, Brownigekin ezkondu zen. Aitak jakin zuenean alaba ondasunik gabe utzi zuen. Bikotea Florentziara joan ziren bizitzera eta horrek emakumearen osasuna hobetu zuen. Piazza San Felicen dagoen Casa Guidin bizi ziren, gaur egun idazleari eskainitako museoa den etxean, alegia. Egonaldi horretan poeta batzuk ezagutu zituen: Isabella Blagden eta Theodosia Trollope Garrow. 1848an izan zuen seme bakarra jaio zen, Robert Wiedeman Barrett.[3] Casa Guidi horretan Italiaren bateratzearen aldeko Casa Guidi Windows (1851) liburua idatzi zuen.

1856an Aurora Leigh argitaratu zuen, askoren ustez Barretten lan helduena eta publikoaren aldetik arrakasta handiena ezagutu zuena. Hamahiru urte atera ondoren oraindik 13 edizio atera ziren. 1860an, Poems before Congress izenburuaz, bere poema guztien edizioa atera zen. Handik gutxira bere osasunak okerrera jo zuen eta 1861ko ekainaren 29an hil zen. Bere hilobia Florentziako Ingelesen Hilerrian dago lurperatuta. Bere azken poemak haren senarrak kaleratu zituen, The Greek Christian Poets and the English Poets (1863).[4] [5]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizabeth Barrett Browning idazleak lan ugari plazaratu zituen, horietako asko hil ondoren argitaratuak. Hemen bizitzan zehar argitaratutakoak jasoko ditugu:

  • 1820: The Battle of Marathon: A Poem.
  • 1826: An Essay on Mind, with Other Poems. Londres: James Duncan
  • 1833: Prometheus Bound, Translated from the Greek of Aeschylus, and Miscellaneous Poems. Londres: A.J. Valpy
  • 1838: The Seraphim, and Other Poems. Londres: Saunders and Otley
  • 1844: 'A Drama of Exile, and other Poems. Londres: Edward Moxon. New York: Henry G. Langley
  • 1850: Poems ("New Edition", 2 liburuki.) 1844ko edizioaren berragitalpena. Sonnets from the Portuguese gehituak. Londres: Chapman & Hall
  • 1851: Casa Guidi Windows. Londres: Chapman & Hall
  • 1853: Poems (3d ed.). Londres: Chapman & Hall
  • 1854: Two Poems: "A Plea for the Ragged Schools of London" and "The Twins". Londres: Bradbury & Evans
  • 1856: Poems (4. ed.). Londres: Chapman & Hall
  • 1856: Aurora Leigh. Londres: Chapman & Hall
  • 1860: Poems Before Congress. Londres: Chapman & Hall
  • 1862: Last Poems. Londres: Chapman & Hall
  • 1863: The Greek Christian Poets and the English Poets. Londres: Chapman & Hall. Hil ondorengo liburua.
  • 1877: The Earlier Poems of Elizabeth Barrett Browning, 1826–1833, Richard Herne Shepherd-en edizioa. Londres: Bartholomew Robson. Hil ondorengo liburua.

Poeta hil ondoren batez ere gutunen bildumak argitaratu ziren.

Virginia Wolfen liburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Virginia Woolfek poetarekiko interes handia erakutsi zuen beti. Hori erakusteko 1933an Elizabeth Barrett Browningren txakurrari eleberri bat eskaini zion, animaliaren izenaz izendatua: Flush[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]