Edukira joan

Elizabeth Cushman Titus Putnam

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elizabeth Cushman Titus Putnam

(2014)
Bizitza
JaiotzaSands Point, 1933 (92/93 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaVassar College 1955) Artean graduatu
Miss Porter's School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakekintzaile ekologista
Jasotako sariak
KidetzaSociety of Woman Geographers (en) Itzuli

Elizabeth Cushman Titus Putnam (Sands Point, 1933) AEBetako kontserbazionista eta Student Conservation Association izeneko elkartearen sortzailea da.[1]

Putnam Miss Porter's Schoolen graduatu zen 1952an eta Vassar Collegen 1955ean.[1][2] 1950eko hamarkadan unibertsitatean ikasle zela, Putnamek Estatu Batuetako parke nazionaletako natur ondarea miretsi egiten zuen, baina kezkatzen zuen finantza baliabide federalak mugatuak izateak eta parke birjinak behar bezala mantentzeko lain baliabide ez egoteak.[3]

1955ean, Putnamek "A Proposed Student Conservation Corps" (Kontserbatzeko ikasle-talde baten proposamena) izeneko tesia idatzi zuen. Kontserbazioko Kidego Zibilaren estatu-programan (1933–42) oinarrituta, proposatzen zuen ideia zen Parke Nazionalen Zerbitzuari arintzea eskulan handia eskatzen zuten lanen zama, hala nola sarreren bilketa edo bidexketako lana, eta proposatutako ikasle-taldeari ematea.[4]

1957an Student Conservation Association sortu ondoren, Putnam presidente izan zen 1990ean erretiroa hartu zuen arte.[5][6]

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Putnamek sari eta aintzatespen asko jaso ditu bere bizitzan zehar, ingurumenaren aldeko kontserbazio-borroka aintzatesteko:

  • 1966 – Garden Club of America erakundeak emandako Margaret Douglas saria.[7]
  • 1971 – Ohorezko saria Arizona Federated Garden Clubs erakundearen zerbitzuagatik.[7]
  • 1974 – Ohorezko saria Estatu Batuetako Barne Sailaren zerbitzuagatik.[7]
  • 1980 – Garden Club of America erakundeak emandako kontserbazio arloko lorpenen saria.[7]
  • 1982 – Student Conservation Association elkartearen 25. urteurreneko saria.[7]
  • 1982 – Presidentearen Borondatezko Ekintzaren Saria, Ronald Reaganek emana.[7]
  • 2010 – Putnamek bigarren sari zibil altuena irabazi zuen, Herritarren Presidentetza Domina, ohorea irabazi zuen lehen kontserbazionista.[8]
  • 2011 – Vermonten legealdiak R-107 legea onartu zuen Putnam ohoratzeko.[3]
  • 2012 – Bizitza baten ibilbidearen saria, The Corps Network erakundeak emana.[7]
  • 2014 – Humanitateetan doktorea, College of Wooster.[7]
  • 2015 – New York State Outdoor Education Association elkarteak emandako lidergo saria.[7]
  • 2016 – Robert Marshall Saria, The Wilderness Society erakundeak emana.[7]
  • 2018 – Vassar eta Student Conservation Association (SCA) elkarteko Hudson Valleyren kapituluak zuhaitz bat landatu zuten bere omenez 415 akreko Vassar Erreserba Ekologikoan.[9]

Putnamek 1957an sortutako Ikasleen Kontserbaziorako Elkartearen argazki galeria.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]