Elizabeth Duval

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elizabeth Duval

(2022)
Bizitza
JaiotzaAlcalá de Henares2000ko abuztuaren 25a (23 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaParis
Hezkuntza
HeziketaInstituto San Isidro (en) Itzuli
Parisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne
Sorbona Berria Unibertsitatea - Paris 3
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, poeta, idazlea, filosofoa eta kritikaria
Mugimenduatransfeminismoa

Facebook: lyssduval Twitter: lysduval Instagram: _elizabethduval Youtube: UCUKtlyrJ0mv7ALZKm20yYSw Edit the value on Wikidata

Elizabeth Duval (Alcalá de Henares, 2000ko abuztuaren 25a) espainiar idazlea, artista eta pertsona transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea da.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiotzean gizonezko generoa esleitu zioten. 14 urte zituenean, emakumerako trantsizioa egiteari ekin zion[2]. Aktibista transgenero sutsua, Espainiako telebista saiorik ezagunenetako batzuetan parte hartu du gonbidatu gisa: El intermedio (entretenimenduzko saioa) eta First Dates (bikotekidea ezagutzeko telerrealitate saioa)[2].

Antzerkia, saiakera, poesia eta narratiba generoak landu ditu bere idatzietan. Horrez gain, ikus-entzunezko emankizun aldarrikatzaileak egin ditu.

Gaur egun Filosofia eta Letra Modernoak ikasten ari da Sorbonako Unibertsitatean. La Queue-en-Brien bizi da[3], Parisko aldirietan.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Reina (2020)
  • Nuevo episodio nacional (Lengua de Trapo, 2021)

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Excepción (Letraversal, 2020).

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Después de lo trans. Sexo y género entre la izquierda y lo identitario (La Caja Books, 2021)[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Larretxea Agirre, Ainhoa. (2021-04-16). «Elizabeth Duval: «Boterea galtzeko beldurra dago»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  2. a b (Gaztelaniaz) Blanco Medina, Eva. (2020-01-20). El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-03-12).
  3. (Gaztelaniaz) Vicente, Álex. (2020-03-12). «Elizabeth Duval: “Ser trans no significa tanto en mi vida”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-03-12).