Elizabeth Hardwick
| Elizabeth Hardwick | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Lexington, 1916ko uztailaren 27a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Manhattan, 2007ko abenduaren 2a (91 urte) |
| Familia | |
| Aita | Eugene Allen Hardwick |
| Ama | Mary Ramsey |
| Ezkontidea(k) | Robert Lowell (1949ko uztailaren 28a - 1972) |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Kentuckyko Unibertsitatea Columbia Unibertsitatea doktoretza : Ingelesezko literatura |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, literatura-kritikaria, kazetaria eta saiakeragilea |
| Enplegatzailea(k) | Barnard College |
| Jasotako sariak | |
| Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Elizabeth Bruce Hardwick (Lexington, AEB, 1916ko uztailaren 27a - New York, AEB, 2007ko abenduaren 2a) estatubatuar literatura-kritikari, eleberrigile eta ipuin-idazlea izan zen.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen urteak eta hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elizabeth Bruce Hardwick hamaika seme-alabetatik zortzigarrena izan zen eta Lexingtonen (Kentucky, Estatu Batuak) jaio zen 1916ko uztailaren 27an. Guraso protestante zorrotzak zituen, Eugene Allen Hardwick iturgintza eta berokuntza kontratatzailea eta Mary Hardwick.[3]
Kentuckyko Unibertsitatean graduatu zen. Ondoren, Columbiako Unibertsitateko doktorego-programan sartu zen, baina 1941ean bertan behera utzi zituen ikasketak, idazketan kontzentratzeko. 1947an Guggenheim beka bat jaso zuen.[4]
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1959an "The Declof Book Review" argitaratu zuen Harper's Magazine aldizkarian. Lau kritika liburu ere argitaratu zituen: A View of My Own (1962), Seduction and Betrayal (1974), Bartleby in Manhattan (1983) eta Sight-Readings (1998). 1961ean The Selected Letters of William James liburua editatu zuen.
1962ko New York hiriko egunkarien grebaren ondorioz Hardwickek, Robert Lowellek, Jason Epsteinek, Barbara Epsteinek eta Robert B. Silversek The New York Review of Books sortu zuten.
1970eko hamarkadan eta 1980ko hamarkadaren hasieran Hardwickek idazketa-mintegiak eman zituen Barnard Collegen eta Columbia Unibertsitateko Arte Eskolan. Etorkizun handikotzat jotzen zituen ikasleen aholkulari izan zen.
1996an American Academy of Arts and Sciences (Arteen eta Zientzien Akademia) erakundeko kide izendatu zuten. 2000. urtean, Herman Melville biografia laburra argitaratu zuen.[5]
2010an bere fikzio laburren bilduma bat argitaratu zuten, The New York Stories of Elizabeth Hardwick. Baita saiakera bilduma bat ere, The Collect Essays of Elizabeth Hardwick, 2017an.[6][7]
2021ean Cathy Curtisek Hardwicken biografia bat argitaratu zuen, A Splendid Intelligence: The Life of Elizabeth Hardwick.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1949ko uztailaren 28tik 1972ra arte Robert Lowellekin ezkonduta egon zen. Alaba bat izan zuten, Harriet Lowell.[8][9]
Hardwick Manhattango ospitale batean hil zen 2007ko abenduaren 2an, 91 urte zituela.[10]
Euskarara itzulitakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Insomnio gauak, 2026, Igela.[11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lizarralde, Mikel. (2023-02-05). «Behatzaile baten letrak» Berria (kontsulta data: 2026-05-12).
- ↑ Lehmann-Haupt, Christopher. (December 4, 2007). «Elizabeth Hardwick, Writer, Dies at 91» The New York Times.
- ↑ Paul Bailey. (December 8, 2007). «Elizabeth Hardwick: Writer, co-founder of The New York Review of Books and long-suffering wife of Robert Lowell» The Independent.
- ↑ «John Simon Guggenheim Foundation | Elizabeth Hardwick» www.gf.org.
- ↑ Book of Members, 1780–2010: Chapter H. American Academy of Arts and Sciences.
- ↑ Tim Adams. (August 29, 2010). «The New York Stories of Elizabeth Hardwick» The Observer.
- ↑ Garner, Dwight. (October 9, 2017). «The Collected Essays of Elizabeth Hardwick Gives Off a Bright Light» The New York Times.
- ↑ (Ingelesez) «Scenes from a Marriage» Bookforum February–March 2020.
- ↑ (Ingelesez) Guardian Staff. (2007-12-05). «Linda Hall remembers Elizabeth Hardwick, author, New York Review of Books founder and Barnard lecturer» The Guardian.
- ↑ Walcott, Derek. (January 17, 2008). «Elizabeth Hardwick (1916–2007)» The New York Review of Books.
- ↑ Larrea, Amaia Jimenez. (2026-05-11). «Elizabeth Hardwicken 'Insomnio gauak' liburua euskaratu du Joxe Mari Berasategik» Berria (kontsulta data: 2026-05-12).