Edukira joan

Elizabeth Reaser

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elizabeth Reaser

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElizabeth Ann Reaser
JaiotzaBloomfield Township (en) Itzuli, 1975eko uztailaren 2a (51 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaJuilliard School (en) Itzuli
Oakland University (en) Itzuli
Avondale High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, antzerki aktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea

IMDB: nm0714147 Allocine: 113821 Rottentomatoes: celebrity/elizabeth_reaser Allmovie: p396116
X.com: reasereaser Instagram: elizabethreaser Edit the value on Wikidata

Elizabeth Ann Reaser (Bloomfield, Michigan, AEB, 1975eko uztailaren 2a) aktore estatubatuarra da. Besteak beste, The Ex List, True Detective eta Saved telesailetan hartu du parte. Pantaila handian Esme Cullen pertsonaia interpretatu zuen Crepúsculo sagan.[1][2]

Reaser Michigan estatuko Bloomfielden jaio zen Detroit hiriko auzo pobre batean, baina Milfordeko landa eremuetan hazi zen, Michiganen. Karen Davidson (jaiotzez Weidman) eta John Reaserren alaba da. Hiru ahizpetatik bigarrena izan zen Elizabeth. Bere aitaordea William Davidson enpresari aberatsa izan zen, Detroit Pistons saskibaloi taldearen jabea.[3][1][4]

Reaser Bloomfield Hillseko Bihotz Sakratuaren Akademian ikasi zuen. Bigarren hezkuntza amaitu ostean, Oaklandeko Unibertsitatera joan zen, Rochester Hillsen, urtebetez, baina handik gutxira utzi egin zuen eta Juilliard School of Draman sartu zen, non 1999 urtean Arte Ederretan lizentziatu zen.[5][6][1][6]

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Reaser Londresko antzerki produkzio batean agertu zen, bi laguneko audientziarekin.

Saved-(2006) lanerako larrialdi gela batean denbora pasatu zuen, medikuen portaera behatzen bere papera egiteko.

Nikki Reed eta Elizabeth Reaser 2010eko MTV Movie Awards sarietan

Zenbait Greys denboralditan parte hartu zuen, eta Alexen bikotekidea izan zen. Alexek bizia salbatu zion istripu batean (3. denboraldiko 17. kapitulua: La tierra dulce) "Epaimahaiaren Saria" irabazi zuen Newport Beach Film Festival-en eta Independent Spirit Award-erako izendapen bat, Emakumezko Aktore Onenarena. Reaserrek Emmy sarirako izendapena lortu zuen Anatomía de Grey drama telesailean, behin eta berriz gonbidatu gisa agertzeagatik.

2008 urtean Todos mis novios telesailean parte hartu zuen Bella Bloom pertsonaia interpretatuta, bere bizitzako bikotea ezagutu zuen neska gazte bat, eta urtebete baino lehen harexekin ezkondu behar zuena.

2008 urtean Twilight sagan parte hartu zuen eta Esme Cullen pertsonaia izan zen, Stephenie Meyerren nobeletan oinarritutako sagan. Pertsonaia hori sagako hurrengo emanaldietan jarraitu zuen. Esme Cullen pertsonaiari esker lortu du mundu mailan ospea eta aitortza irabaztea.

Reaser 2010 urteko urrian agertu zen CBSren The Good Wife drama legalean.

Elizabeth Reaser 2011ko Comic-Con
Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
1998 Sports Theater with Shaquille O'Neal Molly Telesaila
2000 Los Soprano Stace Telesaila
2001 El creyente Miriam
Vidas contadas Joven Mujer
2002 Los últimos días de Emmett Young Alison Holmes
2002-2006 Ley y orden: Acción criminal Jillian Slaughter / Serena Whitfield Telesaila
2004 Hack Elaine Jones Telesaila
Mind the Gap Malissa Zubach
The Jury Rachel Byrnes Telesaila
Tránsito (Stay) Athena
Sweet Land Joven Inge
2005 La joya de la familia Susannah Stone Trousdale
2006 Shut Up and Sing Julep
Puccini para principiantes Allegra
Saved Alice Alden, M.D. Telesaila
Standoff: los negociadores Anya Reed Telesaila
2007 Purple Violets Bernadette
2007- 2008 Anatomía de Grey Jane Doe/Rebecca Pope/Ava Telesaila
2008 Wainy Days Annie Telesail laburra
Crepúsculo Esme Cullen
2008 - 2011 Todos mis novios Bella Bloom Telesaila
2009 A contracorriente Liz Clark
The Twilight Saga: New Moon Esme Cullen
2010 The Twilight Saga: Eclipse Esme Cullen
2010- 2011 The Good Wife Tammy Linnata BIgarren denboraldia, 7 kapitulu
2011 The Art of Getting By Charlotte Howe
The Twilight Saga: Breaking Dawn - Part 1 Esme Cullen
Young Adult Beth Slade
2012 Liberal Arts Ana
The Twilight Saga: Breaking Dawn - Part 2 Esme Cullen
2014 Bonnie & Clyde P.J. lane The History Channeleko telesail txikia
2015 Mad Men Diana Baur, The Waitress Telesaila
2015 One & Two Elizabeth
2016 Hello, My Name Is Doris
2016 Ouija: El origen del mal Alice Zander
2018 The Haunting of Hill House Shirley Crain Telesaila

Sariak eta izendapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Saria Kategoria Lanaren izenburua Emaitza
2006 Newport Beach Film Festival Emakumezko Aktore Onenaren Saria (film luzea) Sweet Land Irabazlea
2007 Independent Spirit Award Emakumezko aktore onena Irabazlea
2007 Primetime Emmy Serie dramatiko bateko aktore gonbidatu bikaina Anatomia de Grey Izendatua
2009 Prism Award Emanaldirik Onena Drama Argumentu Multi-Episodio batean Izendatua
2012 Palm Springs International Film Festival Chairman's Vanguard Award (Charlize Theron, Collette Wolfe, Patrick Wilson eta Patton Oswalt-ekin partekatua) Young Adult Irabazlea
Urtea Kategoria Izenburua Emaitza
2008 Antzezle Onenaren Saria Serie Dramatiko batean (Justin Chambers, Eric Dane, Patrick Dempsey, Katherine Heigl, T.R. Knight, Chyler Leigh, Sandra Oh, James Pickens Jr., Ellen Pompeo, Sara Ramírez, Brooke Smith, Kate Walsh, Isaiah Washington eta Chandra Wilson) Greyren anatomia Izendatua

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]