Elizagorria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Elizagorria
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lazagurria90.JPG

Elizagorriako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Lizarrako merindadea
Eskualdea Jurramendiko Mankomunitatea
Izen ofiziala Escudo de Lazagurría.svg Lazagurría
Alkatea Máximo López Caro (UPN)
Posta kodea 31588
INE kodea 31145
Herritarra elizagorriar
Kokapena
Koordenatuak 42° 29′ 37″ N, 2° 14′ 20″ W / 42.493611111111°N,2.2388888888889°W / 42.493611111111; -2.2388888888889Koordenatuak: 42° 29′ 37″ N, 2° 14′ 20″ W / 42.493611111111°N,2.2388888888889°W / 42.493611111111; -2.2388888888889
Elizagorria hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Elizagorria
Elizagorria
Elizagorria (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 16,58 km2
Garaiera 392 metro
Distantzia 72,5 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 204 biztanle
% 50,97 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 49,03
Dentsitatea 12,3 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 2,88
Zahartze tasa[1] % 14,13
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 83,33
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 81,82 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 7,72 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 0 (2010)
Euskararen erabilera %  0,0 (2011)
Datu gehigarriak


Elizagorria[2] Nafarroako udalerria da. 2003an inauguraturiko igerilekua eta farmazia ditu. Nafarroako hiriburutik 73 kilometrora kokatzen da eta 204 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lizarrako merindadearen hego-mendebaldean kokatzen da Errioxako mugatik gertu. Herrira heltzeko Iruñea eta Logroño arteko autobidea hartu behar da.

Elizagorriak Los Arcos eta El Bustorekin egiten du muga iparraldean, Torres del Riorekin mendebaldean, eta Mendabiarekin ekialdean eta hegoaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriak klima mediterraniarra dauka, euriak nahiko urriak dira, batez ere udaberri eta udazkenean bilduz. Urteko batez besteko tenperatura 12 eta 12 gradu bitartekoa eta prezipitazioak 400 eta 600mm ingurukoak dira. Bestalde, urteroko egun euritsuak 60 dira herrigunean eta 80 edo gehiago udalerriko gunerik menditsuenetan.

Herrian zegoen jatorrizko landaredi eta basoak, ia erabat desagertu dira gaur egun gizakiaren eragina dela eta.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren sortze data zehatza ezezaguna den arren, herria aipatzen den dokumenturik zaharrena XI. mendekoa da eta dokumentu horren arabera, 1024. urtean Antso Gartzes III.a erregeak Peñako San Juango monasterioari eman zion herriaren gaineko jabetza dohaintza baten bidez.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizagorriako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin baino ez ziren bizi herrian, biztanleriaren %1,00 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo udaletxea 1910ean eraiki zen elizaren ondoan. Kanpoalderantz begira dauden hiru fatxada ditu, harriz eginiko izkinekin. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Kale Nagusia, 9

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Nafarroako Herriaren Batasuna alderdi politikoko Ignacio Mangado Lopez aukeratu zuten alkate. Zerrenda bakarra izanik Udaletxeko bost zinegotziak lortu zituen. Baliogabeko botoak bederatzi izan ziren (emandako guztien %6,12) eta boto zuriak 29 (%21,01). Abstentzioa %18,33koa izan zen.

Elizagorriko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Ignacio Mangado Lopez (UPN) 59 Bai
Jose Luis Sainz Diaz de Cerio (UPN) 34 Bai
Francisco Javier Mangado Sanz de Vicuña (UPN) 28 Bai
Enrique Sainz Diaz de Cerio (UPN) 19 Bai
Maximo Lopez Caro (UPN) 18 Bai

2011n ere UPNk hartu zuen alkatetza, kasu honetan Máximo López Carorekin; PSNk ere zerrenda aurkeztu zuen eta bost zinegotzietatik bakarra lortu zuen.

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Ignacio Mangado López UPN
2011-2015 Máximo López Caro UPN

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Elizagorria eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,50ek zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko jaiak abuztuko bigarren asteburuan ospatzen dira.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizagorria, "Elizagorria, Lodosa, Mendabia, Sartaguda eta Sesmako zerbitzu sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrosarioko Andre Mariaren parrokia, eliza pizkundetarra da. Gurutze latindarraren oinarri, pentagono itxurako aurrealdea, eta oinetan kokaturiko elizbarrena. Erretaula erromanista Diego Jimenezek egin zuen.

Herriko etxeetako batzuetan XVII. mendeko eta XVIII. mendeko rococo estiloko armarriak daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elizagorria Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko:Wikiatlasa