Elkarrekin! (alderdia)
- Orri hau Ensemble! alderdi politiko ezkertiarrari buruz da. Ensemble Macronen koalizioari buruz irakurtzeko, joan Elkarrekin (koalizioa) orrira.
| Elkarrekin! (alderdia) | |
|---|---|
| Datuak | |
| Izen ofiziala | Ensemble, mouvement pour une alternative de gauche, écologiste et solidaire eta Elkarrekin, ezkerreko alternatiba ekologista eta solidario baten alde |
| Mota | alderdi politikoa |
| Herrialdea | Frantzia |
| Ideologia | Antikapitalismoa, Ekosozialismoa, Antiglobalizazio mugimendua eta sozialismoa |
| Kokapen politikoa | ezker erradikal |
| Jarduera | |
| Kidetza | Ezkerreko Frontea |
| Kide kopurua | 2.500 (2013ko azaroaren 25a) |
| Historia | |
| Sorrera | 2013ko azaroaren 24a |
| Koloreak | |
| webgune ofiziala | |
Elkarrekin! (frantsesez: Ensemble!), ofizialki Elkarrekin! Ezkerreko alternatiba ekologista eta sozial baten alde deitua (frantsesez: Ensemble! Mouvement pour une Alternative de Gauche, Ecologist et Solidaire), Frantziako alderdi politiko ezkertiarra da. Alderdia 2013ko azaroaren 23-24an aurkeztu zen Saint-Denis hirian, eta hainbat alderdi eta erakunde ezkertiarren bategitetik sortu zen: Alternatiboak, Konbergentziak eta Alternatiba, Alternatiba Ekologiko eta Sozial baten aldeko Federazioa, Ezker Antikapitalista, Ezker Unitarioa alderdiko militanteen gehiengoa, eta zenbait pertsonalitate independente.[1]
2008an sortutako Ezkerreko Frontea koalzizioaren hirugarren indarra izan zen, Frantziako Alderdi Komunistaren eta Ezkerreko Alderdiaren atzetik.[2] Alderdiaren helburu nagusiak honako hauek dira: ezkerraren indartzea eta zabaltzea; murrizketen eta zapalkuntza guztien aurkako borroka; herri mugimenduekin elkarlana eta adiskidetzea bultzatzea; eta eraldaketa sozial eta ekologikorako proiektu baten osaketa gizarteak kapitalismoa gainditzeko.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Fusion au Front de gauche ce weekend» L'Humanité 2013/11/22.
- ↑ Mediapart 2013/11/25.
- ↑ «« Ensemble », la 3e force du Front de gauche» Politis 2013/11/25.