Elkarrekintza nuklear bortitz

Wikipedia(e)tik
Elkarreragin nuklear indartsu» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lau funtsezko elkarreraginak azaltzen dituen koadroa.

Elkarrerakintza nuklear bortitza edo Indar nuklear bortitza fisikaren eredu estandarrak partikula ezagunen artean dauden elkarrekintzak azaltzeko ezartzen dituen oinarrizko lau elkarrekintzetako bat da.

Elkarrekintza honek nukleo atomikoaren barnean dauden nukleoiak (protoiak eta neutroiak) elkartuta mantentzen ditu, karga elektriko positiboa duten protoien arteko banaketa elektromagnetikoa gaindituz eta karga elektrikorik ez duten neutroiak euren artean eta protoiei elkartuta mantentzea eraginez.

Elkarrekintza honen efektuak oso distantzia txikietan soilik nabari daitezke, (femtometro 1 baino gutxiagoko distantzian) nukleo atomikoen tamainakoak eta femtometro 1 baino gehiagoko distantzietan ez da nabaritzen. Ezaugarri hau iritsiera laburrekoa izatea bezala ezagutzen da, grabitatea eta elektromagnetismoarekin gertatzen denaren aurkakoa, iritsiera luzekoak direnak (benetan, hauen iritsiera mugagabea da).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkada baino lehen protoia eta neutroia funtsezko partikulak zirela uste zen. Garai hartan, elkarrekintza bortiz esaera gaur egun indar nuklear edo hondarreko elkarrekintza bortitzari erreferentzia egiten zion.

Garai haietan eginiko esperimentuetan ikus zitekeena indar horrek nukleoaren osagaien gainean zituen efektuak ziren, hadroiengan, hauek barioiak zein mesoiak izan, lana egiten duen elkarrekintza bortitzaren hondarreko efektuak.

Elkarrekintza bortitz hau modu teorikoan proposatu zen nukleoaren barnean existitzen zela ezagutzen zen indar elektromagnetikoa konpentsatzeko, nukleoa karga elektriko positiboa zuten protoiz eta karga elektrikorik gabeko neutroiz osatua zegoela aurkitu zenean. Bere iritsiera nukleoaren erradioa baino handiagoa ezin zitekeela izan proposatu zen, gertuko beste nukleo batzuek nabari ez zezaten, iritsiera handiagoa izango balu unibertsoko nukleo guztiak masa nuklearrezko konglomeratu handi bat osatzeko kolapsatuko baitziren. Garai hartan elkarrekintza bortitz deitu zen.

1963an quarkak aurkitu ondoren zientzialariek teoria indar honek bere lana protoiak eta neutroiak osatzen zituzten gluoi eta quarken gainean egin zezan egokitu zuten. Beranduago zenbait denboraz hondarrezko elkarrekintza bortitz aurretik elkarrekintza bortitz bezala ezagutzen zena deitua izan zen, elkarrekintza indartsu berria kolore indarra deituz.